BCCCAP00000000000000000001058
GONERRIN AURKITUTAKO TESTUAK (X) 907 Zenbait gauza maiz samar gaizki erabiltzen ditu, hala nola ergatiboaren 7 arloan, zehargaldera, deklinabide, aditz komunztadura etab. arloetan. 8 Hala ere, guk gaiz– kitzat emanak agian diskutigarri gerta litezke behin baino gehiagotan. Hiztegia Larramendi ez dugu ikusi, behin darabilen Agur Maria harengandik hartua ez bada behintzat. Hona zenbait hitz aldaera, gure ustez Baztan aldeko euskalkiaren aurrean gaudela erakusten dutenak, besteren baten ukitua ere ager daitekeelarik: abras, agur, alzina/alziiiean, Angeru!Angiru, anizlanitz/asko, arima, arrazoin, arzailar– zaiak!arzainlarzanak, atra; belauniko, bezala, beriala, bidaldu; ekendu!kendu, Erretore launa, etorria 'enbaxada'; gehiago; ibuzki, iduki, interesatu, irekiliriki, langaiko; kristi– nolkristiiio; libru; mereji; nere; obren, oraziiio/orazione (behin/gainerakoetan); presuna, saindu, serbizatu/zerbitzatu, soil, sortu 'jaio'; txipi; hunek, ungi, uskara; zergatik 'quia'. Adizkitegia Ez dugu errepikatuko Morfologia sailean esandakoa. Azpimarra dezagun berriz ere euskalki nahastua dugula, ikusten baititugu Baztan aldeko dabetet 'diet' eta Irufiea inguruko diotet 'diet'; hango daku 'digu' eta besteko digu; zabe, zerabe 'zien' eta zioten 'zien'; bateko duzue, duzube eta besteko duzie 'duzue'. Ez ditugu ahaztu nahi zaiste 'zaitezte', zauste 'zaudete' eta hikazko aitz 'haiz' eta diat 'di(zki)zut'. 4. Gure lana Orrialde zenbakiak guk ipiniak dira. Laburpenak deslaburtu egin ditugu, baina normalki ez dugu kortxeterik erabili.9 Latinezko laburpenekin hori bera egin dugu, (7) Hamar bat aldiz ikusi ditugu hemen aipatzen ditugun pasarteen antzekoak, eta beroietan zalantza ageri da ergatibo markaren erabileran. Alde batetik ditugu honen antzekoak, ongi moldatuak; "erratendu Ayta Parrac Conpaniaco (sic -ni- ) Ayta batec'' 26,3; eta bestetik, honako honen gisakoak, gure belarriarendako ez hain ongi tajutuak: "Erreferitzen du Alexandro fagac Compaiiiaco Ayta bat" 24,1. Ik. 6. testuko 5 eta 7. oharrak. (8) Hemen ipintzen ditugu orrialde peko oharretan beraien berri eman gabe eta, beraz, ukitu gabe utzi ditugunak; ez ordea denak, larrienak baizik. Gehienak deklinabidearekin eta aditz komunztadurarekin dute ikustekorik. Hona hemen; "manifestatzen dituela aurrei'' 1,2; "Aditu zuten... itzac" 2,2; "Erregue saynduaren festividadearen" 3,2; "viotzaguciac" 5,1; "Norequi conparadezaquegu... penac" 6,3; "admititu bear badut... edo soledadeco penac, edo infernuco penac... gueiago nai dut infernuco penac" 7,3; "padecitu duzula infernuco tormentuac" 7,3; "Conparatuco dugu... vnen penac" 8,2; "Munduac apreciatzen duen gautzac'' 9,1; "contenplatzen du vere ondasunac'' 10,2; "Au eguiten zuen Jobec Erregueac 11,2; "iarzacie zuen... veguiac" 12,2; "eztezagula iarri gure vioczac" 12,2; "Maria Santissimaren errespetua bacarrarengatic 11 13,2; "eta da doctrina corriente" 14,1; "Explicatzendu... itzac" 14,2; "mandamentu saynduac decabetzen duten gautzac" 17,1; "oc decabetzen duten pauso gaistoetaric" 17,1; "Suponitzacie nie daucadala orai nere escutan" 17,2; "icasi eztuenac... mysterio principalac" 18,4; "artzen du chacurra vere besotan" 19,3; "maldicioac botatzen duena 21,3; "deseatzen diogu lagun proximoari gaitzaren bat" 21,3; "odioa eta vorondate gaistoa instente batean eguin daiteque" 22,2; "deseatzea gaitzaren bat" 22,2; "estiogu deseatzen... gaitz andiaren bat, baicican chipiaren bat" 22,3; "eguin zuten diligenciac" 23,3; "destruitzen duela eta acabatzer: duela vere semeac" 23,3; "atratzizaion vgalderen erditic Demonio bat" 24,1; "sartu zuen Mutilla vgalderen barrenean" 24,1; "erraten duten itz guciac" 25,2; "meza Sayndua diraven vizqitartean" (sic -qi-) 26,2; "guciac erratendugun itzac" 26,2; "padecitu cituen trabaju eta pena guciaz" 27,1; "gucia Hagatua, eta odolaz betea" 27,2; "nola erranenduzue Venerable Angelac icusi zuen 'zuela'... gurutzean izatua? 27 ,3; "artzen bada .. irur disciplina gogorrac" 28,2; "Anguiru bat cefiac cequarzqui vere vi escutan vi corona" 28,3; "ematencion buruan golpe andiac" 28,3; "cefiei Anguiruac (sing.) ezarri bai zabe arrosasco coronac" 28,3; "ezarri zaitu zuri Anguiruac. .. corona bat" 29. (9) Laburturik idazten diren hitzak, batzuk beti (B) eta beste batzurk askotan edo noizean behin: Authore, Venerable, Doctore B: DD edo D'., Docto, Evangelio, Evangelista, christiana, Maria, Madre B: M'., numero, sagratuac/saynduac: SS, San B: S 0 ., Santa/Santa B: S.I Sa.l s'.!S 1 a.!S'°., Santissima B. SS".
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz