BCCCAP00000000000000000001058
906 FRANTZISKO ONDARRA 13,1 ezik, -ll- i bokalaren ondotik, eta ia beti fi, salbuespen bakan-bakanen bat badagoela: "alcinean" 29; "bano" 'baino' 5,2; "Christino" 2,3. Bi multzook, hots, -sk- eta -zk- nahasten ditu: "odolesco" 27 ,3 eta "odolezco" 27, 1. Beste bi multzo hauetan: -st- eta -zt-, lehenengoa nagusitzen da ia erabat, salbuespen bakanen bat gertatzen dela: "eztezacien" 2,2; etab. Deklinabidean bukae– rako kontsonantea normalki -z da instrumentalean, noiz-behinka -s bakanen bat ageri dela: "gracias" 14,1. Morfologia Deklinabidean, ergatibo plurala gehiagotan da -ak -ek baino: "veguiac" 5,2 eta "Gurasoec" 23,3; datibo plurala -ei: "aurrei'' 1,2; instrumentala normalki -z grafemaz amaitzen da, noiz-behinka -s ageri dela; soziatiboa maiz -kida, baina askoz gehiago -kin; destinatiboa zat: "zuen zat" 2,1; prolatiboa -tako eta -zat: "becatu mortaletaco" 23,1 eta "ostatu zat" 4; inesiboa bizidunetan baitan: "Cainen baitan"; ablatiboa bizigabeetan pluralean -tarik: "genero etaric'' 6,3, eta bizidunetan -ganic: "Andre baten ganic" 9,1; adlatibo bide zuzenekoa -rat: "goazquizu... aldarerat" 27,2. Erakusleak hauek dira: hau, hunek, huntan, hunetan, hebeklheklhok, hotan, hotarik; hori, (horrek), hartan, horretarik, horretara, haiek/horiek, horietan; hura, harrek, hartan, haiek, haietic (sic). Izenordain pertsonalak, hauek hartu ditugu: ni, nik, niri, nere, nerequi; gu, guk, gure (baitan); zu, zuk, zure, zurequin; zuek, zubei, zuen. Aditzean, hauek aurkezten ditugu: aditz izenean zertarako -ko eta -kotz morfemez osatzen da: "ponderatzeco" 7,1 eta "abrasatzecotz" 5,1; bukaerako -n noiz-behinka galtzen da iraganaldian; cire 22,3; zida 24,1; cequarzqui 28,3; etab.; geroaldia mol– datzeko -en eransten zaio partizipioari kontsonante bukaeradun -l edo -n izaten da– aditzetan: "illen" 11,2 eta "izanen" 1,1-ik. ere "izain" 17,1 eta "egoin" 18,3-; -tu morfema galtzen da beti agintera, subjuntibo eta ahalezkoan, ez ordea -i subjuntibo eta ahalezkoan: "icasi dezagun" 12,1; "ecarri dezaque" 23,3, bai aginteran: "icusacie" 3,2; "iarzacie" 12,2; "vzquizu" 20,2. Bukatzeko, nahasten ditu "duzue", "duzube eta duzie"; etab. Sintaxia Gutxitan ikusten da genitiboa objetuaren ordez; "aur sortu berriaren icustera" 2,3. Noiz-behinka aditz nagusia + ez partikula + aditz laguntzailea egitura 4 ageri da: eguin eztezagula 20,3. Maiz,partizipioa + izandu + iraganaldia ematen da: "ioanzen ... eta veriala icusi izandu zuen" 28,3. Beti behin ezik au + guzia: 5 "deseo otan gucietan" 22,2, baina gucia (sic -a) au 23,3. Pasiboa -ganic eta -z morfemez 6 dago moldatua: "izancirelaric creatuac Iangoico ganic'' 22,3 eta "odioz eramana" 9,3. (4) Besteok ikusi ditugu: conprendi eta entendi etztaitezquenac 2,3; eguin eztezagula 20,3; adoratuco ez zuena 25,3; icasi eztuenac 18,4. (5) Beste zenbait: au gucia 7,2; oriec guciec 12,2; "gauza ec guciac 15,2; etaz gucietaz 19,1; "desea otan gucietan" 22,2; etab. (6) Gure paperetan ez dugu jaso -k atzizkia, baino ezin dugu baieztatu ez ukatu hori ere erabiltzen den ala ez.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz