BCCCAP00000000000000000001058

... 1 GONERRIN AURKITUTAKO TESTUAK (X) 905 vere Aytac ezpaitaquite frances" 23,3; eta jarraitzen du: "cergatic mintzatzen dire guciac vscaras; (sic) cergatic vere Gurasoec eztaquite vertze lenguajeric" 23,3. Zerga– tik aipatzen du frantsesa eta ez gaztelania? Baztan aldean ari delako ote, frantsesa hurbil entzuten den lekuan? -Ik. 10. oharra-. Herri noble horretaz hau ere aditzen dugu: "Nie daquidan erri gucietan; arla nola herri noble vntan sofiatzen dira irur aldiz Ave Maria esquillac. .. : goitzetan... argui esquillac. .. ; eguberdian... ; eta ... illun nabarrean" 15,2. Mandamentuak arratsaldean predikatzen ditu 24,2. Abenduan ere eman du predikurik hor, Eguberri egunekoan baieztatzen duenez 1,1. Azkenik, Maria Santissima Soledadecoa-rena esango genuke beronen aldaretik botatzen duela: "gorazazquicie vegui oyec aldare sayndu vnen gana (sic). Veguirazacie atencionearequin emem aldare sayndu vntan aurquitzen den erre– tratua" 5,2. Goi-Nafarroako euskara darabil, agian Baztangoa nagusitzen delarik, besterik esan arren guk Euskera-n 1981, 350 eta 35 5 orrialdeetan. 3. Hizkuntzaren inguruan Grafia Bokaletan, v- idatzi ohi du hitz hasieran u- bokalaren ordez, bi salbuespen ezik "ugalde" 24,1 eta "urliaren" 22,2. Behin ikusi dugu -b bukaeran -u-ren partez: "gab 'gau' 17,1, eta behin i grafema agian tt adierazteko: "apurio" 'apurtto' (?) 17, 1. Kontsonanteetan, maiz erabiltzen du v- grafema hasieran, b- kontsonantea espero litekeenean: viotz, veraz vera, vere, veriala, verze, vezala, veguiratu, vi, vide; eta hitz barruan hauek hartu ditugu: lendavicico eta devalde. H- beti ageri da hume hitzaren hasieran, eta askotan (h)eriotz(e) berban. Beti "num" idazten da. Askotan -np-: "Conpaniaco" (sic -ni-) 26,2; "enpleatzen" 15,3; "cunplitu 18,2; etab. Qu/q bakanen bat ageri da c grafemaren ordez; "cequarzqui" 28,3; "eguiteraquan" 21,2; "Bazquo" 'Bazko' 3,3. Behin ti ipini da zi adierazteko: "iustitia" 21,2. Ezagu– tzen ditu ts eta tz digramak, azkenekoa maiz behar eztenean(?) ere ageri dela. C 'k' idatzi du bi aldiz z idatzi beharren: "Adizacu" 1,2 eta "Bacco" 'Bazko' 4, zedila ahaztu (?) zaiolako agian. Laburpenak ez dira asko -ik: Gure lana saila-. Aditza eta laguntzailea bildurik daude ia beti. Lexema eta deklinabide morfema askaturik ere ematen dira: becatu en 23,2; bai aditz osagaiak ere: zi zaion 16,1. Ik. hauek ere: zuen zat 2,1; ez tuzu 15,2; etab. Galdera gako/marka ahazten zaio, eta puntu marka ipintzen badaki besteren ordez. Fonetika Bokaletan, hiatoa gutxi-gutxitan desegiten da: "eguitia" 13,1; "eguiterakquan" 21,2. Apokopea ematen da noizean behin et 'eta' partikulan: et 20,2. 1- + bokala ia hitz guzcietan 3 j- + bokalaren ordez: "Jaun" 1,1; "iuzgatzera" 1,1. Beti, "gentilac" (3) Salbuespenak: "genero" 6,3; "genrilac" 13,1; 'Jeremias" 6,3; 'Jesus" 8,3; 'Job" 9,1; 'Juez" 1,1, baina "Iuez" 16 eta "juris consultoac" 17,1.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz