BCCCAP00000000000000000001058
904 FRANTZISKO ONDARRA zenbatu gabe daude. Orrialdeen neurriak hauek dira: c. 212 mm. luze eta 152/155 zabal. Ur-markek hau erakusten dute: 1. r FARGUES / NAUARRE. 2. Hiru zirkulu bata bestearen gainean eta goikoaren barruan gurutze bat eta beste bat gainean. Zirku– luen ezker-eskuin esku antzeko batzuk eta horien pean ezkerrean FIN eta eskuinean 1762. Gaiari dagokionez, lehenbiziko testua Eguberri festarako da, laugarrena Anun– tziazio egunerako -Martxoko 25.a- eta besteak garizuman predikatzeko dira: Maria Santissima Soledadecoa-ren egunean -Ostiral Sanduan-, hausterre egunean eta zein egunetan esaten ez zaigula lehenbiziko hiru mandamentuak. Azkeneko hauetaz badakigu 10 mandamentuak azaldu zituela, 5. testuko 3. paragrafoan esaten den bezala -ik. 17. orrialdea, 3. paragrafoa-. 2. Nor, noiz eta non Nork Egilea karmeldar fraidea da, hau esaten baitigu: "Bada Doctore bat eta ez chypie– netaric erratenduena... Doctore vnen sentencian Bayta Ayta lumbier nere erreligio– netaco Ayta Docto bat... " 18,2. Gauza ezaguna da Fr. Ramon lumbier karmeldarra Zangotzan jaioa dela 1616 urtean eta Zaragozan hila 1684.ean, hemengo unibertsi– tatean irakasle izan zelarik. Predikari izen handikoa izan zen, besteak beste, eta liburu askoren autorea, hauen artean predikuak ere prestatu zituela bi liburukitan moldaturik. Besterik ez dakigu testuen egileari buruz. Noiz Goian 2. oharrean aipatu ditugun lanetan xrx mendean kokatzen genituen, eta oraindik zehatzago c. 1831. urtean. Zergatik hori? Batetik, gure ustez idazkera mende horretakoa zelako eta ez XVIII. mendekoa, eta bestetik horietako batean 1831 dagoelako ipinia. Baina argi dago Munarritzen gordetzen ziren idatziak egile asko– ren fruitua direla eta geroago denak pertsona bakar baten eskuetara ailegatu zirela, guztiek bilduma bat osatzen zutela. Biltzaile horren eskua sail gehienetan ageri da, hitzaldi askotan berriz noiz predikatu dituen urtea jakinarazten baitzaigu hasi 1817 eta 1832era arte. Egia esan, gure ezjakintasuna dela-eta, oraindik ez dakigu azaltzen egiten duen r kontsonante modua, uste genuelarik hori xrx. mendeko idazkeraren ezaugarri bat zela -eta oraindik ere sinesten dugu hori-. Orain pentsatzen dugu xvur. mendekoak direla, ur-markak dioskunez 1762. urteko papera baita, eta horretara garamatzaten beste zenbait fenomeno ere ikusten uste ditugu grafian etab. Non Herri noble batean bota zituen, zenbait aldiz irakurtzen dugun bezala: "erri noble vntaco" 4; "erri noble vntan" 15,2; etab. Herria euskaldun hutsa da 23,2, bertan eztu blasfemiaric aditu 20,3, eta apezaitari erretore esaten zaio 25,2. Harritzen gaituena predikariak entzuleei egiten dizkien galdera eta erantzun hauek dira: "Cergatic vsten duzue emen eztirela aurrac minzazen frances? Cergatic
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz