BCCCAP00000000000000000001058
Gofi.errin aurkitutako testuak (X) Abstract FRANTZISKO ONDARRA (Euskaltzaindia) Seven new texts found in the High-Navarrese Munarritz village, situated in the so called Gofierri!valle de Gofii or Goni Valley are presented here. They belong to a collection composed of many texts written and used in the XVIII and XIX centuries and constitute the 13th set in the collection. We attempt to know the author who wrote them, and the place, the date and the dialect, a mixture ofHigh-Navarrese dialects, they are composed in. Sarrera Argitara emanak ditugu urte hauetan 1 Gofierri ibarrean kokaturik dagoen Muna– rritz herrian aurkituak izan ziren zenbait testu. Beste zazpi aurkezten ditugu orain. Herri 2 horretan aurkitua izan zen testu bilduman honako hauek 13. saila, azkenekoa, osatzen dute eta bertako 49- 55 predikuak dira. Lehen esandako zenbait gauzarekin ez gatoz bat oraingo lanean, gero baieztatzen direnetatik ikusten denez. Sarrera gisakoa den atal honetan aurkezten dugun zenbait gertakari, datari buruz dugun uste eta iritzi berriarekin dute ikustekorik, eta puntu hori, eta darabilen euskalki mota ere bai, kontuan harturik, ematen dira, batez ere. 1. Testuak Hari zuriz josirik dagoen paper multzo batean 7 testu ageri dira 16 orritan, beraz 32 orrialdetan idatzirik. Lehenbiziko orriak estalki bezala egiten du eta berorren kanpoko orrialdean sei lerrotan hamaika aldiz Doctrina Christiana dago idatzirik eta hamabi gurutze marrazturik lerro edo/eta hitz horien artean. Hiru eta seigarren lerroen artean egiazko titulua ipini dute: Doctrina Christiana. / Navidad, Dolores, Ceniza, y Mandamientos. 1. 2. 3°. Den hori esku batek egina da. Estalkiaren barruko orrialdea, multzoaren azkenaurrekoaren erdia eta azkenekoa zuri daude. Orrialdeak (1) Frantzisko Ondarra, "Gofierrin aurkitutako sei euskal testu (1743-1753)", FLV 53 (1989), 97-144; "Gofierrin aurkitutako lau euskal testu (XVIII. m.)", FLV 55 (1990), 73-121; "Gofierrin aurkitutako beste sei testu", FLV 57 (1991), 136-168; "Gofierrin aurkitutako testuak (IV)", FLV 60 (1992), 297-333 idem. "Gofierrin aurkitutako testuak (V)"; (VI) eta (VII) FLV bertan agertzeko daude emanak; (VIII) berriz Euskera agerkarian espero dugu azalduko dela; (IX) aldizkari honetan argitaratu berri dugu. (2) Frantzisko Ondarra, "Gofiibarko euskara XVIII. mendeko sermoietan", Euskera XXVI (1981-1), 349-365. ik. 355 or.; "Polikarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaharren aurkezpena", Euskera XXVI (1981-2), 633-649. Ik. 646. or. [ASJU, XXVII-3, 1993, 903-947]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz