BCCCAP00000000000000000001057

GONERRIN AURKITUTAKO TESTUAK (IX) 303 Sintaxia Behin baino gehiagotan genitiboa eskuinean kokaturik ikusi dugu: "don sabidu– riena" 3,3 "congoja andi nere pechocoa"6; behin bakarrik aurkitu dugu genitiboa objetuaren ordez: "arren ofendizeco" 8, 1; behin ere pasiboan instrumentalaz balia– tzen da: "confortaturic Espiritu Sandues" 3,1, eta ik. beste hau ere: esta amazen amorioa! Amorioa esta amazen! 'Amor non amatur!' 6. Hiztegia Larramendi ez da ageri. Hona hemen zenbait hitz aldaera: abrastu, albas 'ahalaz' (?), alzifie, andi, anime, aniz, arkindu, azendu, bekala, bekatari, berla, daus 'deus', egorri, ene, eregi 'idiki', geago, guti, guzi, iduki, iguzki,Juangoiko, lore, sandu, serbizetu, soilik. Adizkitegia Ez ditugu ahaztu nahi adizki hauek: "gada" 'gara', "zada" 'zara' eta "zide" 'ziren'. Ikus baita ere gauza berria ez diren hauek: zeiste 'zaitezte', baliduai, 'balihoa', ziduaie 'zihoan', eta "<luze" 'duzue' antzeko formak. Gure lana Bi testuetan orrialdeak guk zenbatuak dira, zenbakirik gabe zeudelarik. Laburpe– nak deslaburtu eta guk sartu hizkiak kortxete barruan ipini ditugu. Latinezko pasar– teetan dauden okerrak zuzendu eta zuzenketen berri orrialde peko 5. oharrean ema– ten dugu. Hiztegia atalean ez ditugu sartzen hitz guziak, baina Adizkitegia atalean ahalegintzen gara forma guziak ipintzen.7 1. Testua t Dominica Secunda Quadragesimae 1 Assumpsit lesus Petrum, et Iacobum, eta loannem 2 fratrem eius, et duxit illos in montem excelsum seorsum Matth. ea. 17 Egun igan<;en Christo3 gure Redentorea, bere di<;ipuluric 4 onesienaqui, Pedro, J[ua]n, eta Diegurequi, Thaborco mendiaren goienera, manifesta<;era bere gloriac, eta edertasunac: resplenduit facies eius, sicut sol: bafia ezituzquean Christo gure Jaunac manifestatu gloria obec <;iudaderembatean? ez fielac respondi<;endu, Cornelio alapi– dec, S[a]n Remigioren autoridades: quia necessarium est omnibus qui contemplari deside- (7) Laburdurak: a. aditza, ad. adberbioa, adj. adjetiboa, au. aurrizkia, d. determinatzailea, i. izena, ik. ikus, io. izenordaina, j. juntagailua, Lat. latinez, p. posposizioa. (1) Goiko bazterrean afio 1758 irakurtzen da, eta hor bertan eskuin aldeko zokoan latinezko titulu hau, hitz guziak laburturik: Da 2a Q."' Latinezko pasarteetan hitz asko dago laburturik. (2) Eskuidatzian (E) "Ioanem", Latinezko okerrok ikusi ditugu: "Math". 1, titulu ondean, ez "Matth", "persecuar" 2, 1, ez "persequar", "levabit" 2, 1, ez "levavit", "ruendit", 2, 1, ez "rucendit", "disimulanre" 4, ez "dissimulante", "amenitate" 5, 1, "amoenitate", "praerus" 5, 1, ez "pressus". (3) Beti laburturik Xpto eta laburgailua gainean, edo Xto laburgailurik gabe. (4) Ik. "discipulo" 2, 1.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz