BCCCAP00000000000000000001057
302 FRANTZISKO ONDARRA qua" 4,2 "sagratuque" 1,1, etab. Maiz ageri da gioia aditza eta laguntzailea lotzeko, partitu dituen hitzen zatiak biltzeko, etab. Eta askotan ikusten da marratxo bikoitza ( =) puntu marka ipini beharrean edo. Laburpen gutxi erabiltzen du, aipagarriena hau delarik, hots, silaba bukaeran dagoen -n kontsonantearen ordez marratxo bat ipintzen duela ezkerreko bokalaren gainean: "muduques" 3,2 "guizo" 7,2. Fonetika Bokaletan, batzutan ai diptongoa ei bilakatzen da: "eize" 'haize' 2,2; ei eta eu berriz ai eta au: "daizen" 3,3, '"'zaude" 'zeuden' 1,3. Bestalde, i-a eta u-a sekuen– tziak i-e eta u-e egiten dira gehien-gehienetan, eta aurki daitezke afi eta fia efi eta fie bihurturik: "guenen" 'gainean' 4,2 eta "empefiezen" 2,2. Badugu bokal aferesia: "zautuco" 6, eta ez dira falta bokal elisioa eta apokopea: "abrastu" 1,3 eta "ergor– zuen" 2,2 -ik. Hiztegia atalean etorri eta ezarri. Kontsonanteetan, -s da beti hitz bukaeran; hitz barruan -st- da beti: "ofiesture" 'inaztura' 2,2, "estela" 'ez dela' 4,1, etab., eta normalki -sk-: "odolescoa" 6, zasquigun 5,1 -baina ik. Adizkitegia atalean dauzki, daukizket .eta ginduzke. Morfologia Deklinabidean hauek ditugu: ergatibo plurala uste dugu -ek dela: 4 "recebitu . zituste Apostoloec" 3,2; datibo plurala -egi: "animegui" 1,3; soziatiboa -ki: "vildurre– requi" 1,3; destinatiboa -dakoltako: "dutenen-daco" 4,2, "guretaco" 5,1; ablatiboa bizidunetan -ganik: "Jaun-andi-onen ganic 8,1; motibatiboa behin -rgatik: "amazear– gatic 8,1; inesiboan "gafien" eta "guefien" ageri dira: "gafien" 'gainean' 2,2, eta "gue– nen" 4,2. '.Zenbait hitzetan bukaerako io > iu bilakatzen da, deklinabideko marka eranstean: "amoriues" 6, baina "amorioan" 2,2 -ik. Hiztegia atalean erremedio,Judio eta serbizio. Genitiboa laburturik ematen da zenbait aldiz: "Demonio-anac" 8,2 "Espiritu sanduena" 3,3 etab. Erakusleak hauek dira: au, onek, ontan, onen, auek; ori; ore, arrek, arren, aiek, aien. Izenordain pertsonalak hauek: ene, nere; zu, zure, zaure; guri, gure. Aditzean hauek ditugu: bukaerako -n beti galtzen da iraganaldian perpaus nagu– sietan; geroaldia moldatzeko -n bukaeradun aditzetan -en erabiltzen da; -tu bukaera galtzen da agintera eta subjuntiboan, -i- gordetzen delarik edo ez: "ala guertadadie– la" 8,3, "armazeiste" 8,2 "eregui-zasquigun" 5,1, baina "Egorzezan" 5 2,2, ezezko esaldietan ordea gorde egiten da: 6 "ezpai-zeteque espliquetu" 5,3. (4) Aurkitu ditugun beste bi adibideak hauek dira: "Apostoloac fortalezituric Don Diuino-auequi, burletu– -zituste tirano gaistoayec" 3, 2, eta "ez detenizeas contemplazen edo considecazen Christio fielac, premio eta castigo-auetan, vizidire descuido-andien" 4,2. Argi dago ergatibo pluralak direla "Apostoloac" eta "Christio fielac", baina beste aditzik ere baitago inguruan, agian horrek nahas ote lezake arazoa?. (5) Baina kontuan izan behar dugu egarri aditzaren bukaerako -i bokala galtzen dela bestelako kasutan ere; "egorzuen" 2, 2, eta egorco-zuela" 1, 1. Ik. Hiztegia atalean ezarri. (6) Hau da aurkitu dugun adibide bakarra ezezko esaldietan.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz