BCCCAP00000000000000000001057
GONERRIN AURKITUTAKO TESTUAK (IX) 301 Hiztegia Ez dugu aurkitu Larramendiren aztarnarik. Aipa ditzagun hemen oso ezagunak diren hitzen aldaera eta adiera batzuk: aberas, atera, aniz eta auniz, anima, azendu, bekatore, beka/a eta bezala, bost, dizipulu, ekusi, interes, iduqui, itxe, jangoiko, irtxi 'itxi', oian 'mendi', opatu 'aurkitu' eta serbitu 'zerbitzatu'. Adizkitegia Errepika dezagun Morfologia atalean esan duguna, hots, iraganaldian beti gor– detzen dela bukaerako -n kontsonantea. Hor dugu Nafarroako beste testuetan ikusten ahal den chegun 'ditzagun'. Hor ditugu "duzute" 'duzue', etab., Elkanoko Lizarragak "duze" edo "duzie" idatziko lituzkeenak. Hor "gaitean", "zukean", etab., Lizarragak "gaitzen" eta "zuke" (?) egingo lituzkeenak. Aipa ditzagun zak eta duk ere. Bigarren testuaren deskribapena Mendekoste iganderako prestatua da, tituluak dioenez: Dominica Pentecostes. Hari beltzez josia izan zen lau orriko paper multzo batean hedatzen da testua, zortzi orrialdeak bete-beterik daudela. Paperaren neurriak: c. 215 mm. luze eta c. 155 zabal. Ur marka hau ikusten dugu: Hiru zirkulu bc.ta bestearen gainean eta goikoaren barruan gurutze bat eta zirkulu honen gainean ezin argitu dugun irudi bat. Beheko bi zirkuluetan bostna zirkulu, bat erdian eta beste lauak honen ezker, eskuin, goiko eta azpiko aldeetan marrazturik. Hiru zirkuluen ezker eta eskuin esku antzeko batzuk eta horien azpitik fin ezker aldean eta 1778 eskuinean. Nork, noiz eta non Egilea nor den ez dakigun arren, hala ere esan dezakegu prantziskotarra dela, beharbada kaputxinoa, honela esaten baitu: gure Aite S[an] Franciscoc 4,2. Aipatzen du ere Jakopone prantziskotar doatsua: jacopono Beato-ore 5,3. Ur marka hartzen dugula kon:uan batez ere, uste dugu XVIII. mendeko azken laurdenean izan zela moldatua. Azkenik, desagun Nafarroako herriren batean izan zela emana, bertako euskara erabiltzen baitu. Berriz emana 1821, 1826 eta 1832 urteetan. Hizkuntzaren inguruan Grafia Bokaletan hasieran v- idazten du u-ren ordez, eta bi bat aldiz aurkitu dugu hitz barruan -u- bokala -v- kontsonantearen partez: "Diuino" 3,2 eta "Diuinoas" 2,2, ez dela falta hitz bukaeran -v kontsonantea -u bokalaren ordez: "iquen-zen av" 2,1 "munduav" 1,1. Kontsonanteetan, zenbait aldiz h- ageri da hitz hasieran: "hezpaitu" 5,2 "hurrezen" 'urratzen' 5,3, "hazquenean" 7,1 eta "huquetu" 'ukatu' 7,3. Ez du ezagutzen ez ts eta ez tz, lehenbizikoaren ordez zenbait aldiz beharbada ss bikoitza erabiltzen duela: "issu" 'itsu' 6 eta "essayec" 8,2. Normalki cu idazten duena, badaki noizean behin qu egiten, hala nola "secule-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz