BCCCAP00000000000000000001057
300 FRANTZISKO ONDARRA egiten dienean catolicoa, catolicoac esaten diela. Badakigu 1758. urtean egina zegoela, urte hori ipini bait du egileak 1. orrialdeko goiko bazterrean. Erabiltzen duen euskarak dioskunez, Nafarroan izan zen predikatua. Grafia Bokaletan, v- idatzi ohi du hasieran u-ren partez. Kontsonanteetan, hitz hasieran eta barruan maiz erabiltzen du b grafema v duten erdarazko hitzetan: "baliacen" 2,2, "banidade" 2,2, "belocidadearegui" 2,1, etab.; baina hor ditugu v grafemarekin eus– karazko "vialdu" 4, "viar" 'bihar' 5,2, "vioz" 5,2. Ce eta ei silabetako c grafemari zedila antzeko bat eransten zaio. Ez du ezagutzen ez ts eta ez tz. Ikusten dugu hitz bukaerako -n eta hitz hasierako b- grafemek, hitz horiek loturik badaude, -mb– andana ematen dutela: "izambez" 2,1, "lembafio len" 2,1, "egumbadire" 5,2. Laburdu– rak oso gutxi dira:Jangoico, Christo, Magestade eta beste zertxoren bat. Fonetika Bokaletan, gertakari gutxi dago: u-a noizean behin u- e bihurtzen da, adibidez, "vseceas" 1,1, "plomue" 2,1; bokal elisioa ez da gertatzen, adibidez, "aberasa" 4, "atera" 5,1, etab. Kontsonanteetan, bukaeran -s da beti; hitz barruan -zt- da, "gaisto" ezik, adibidez, gaituzte, dituzte eta fonetika sintaktikoaren medioz sortu diren "eztut" 1,1, etab. Morfologia Deklinabidean hauek ditugu, besteak beste: ergatibo plurala -ak da, adibidez, "deleiteac, eta interesac'' 3,1; datibo plurala -ai-: "pobreai'' 2,2, baina "peonei" 3 2,2 -ik. "peonei, oficialeai, edo nirabeai" 2,2; soziatiboa -ki,: "Diegurequi" 1,1; prolati– boa -zat-: "egoazat'' 2,1, "esclabozat" 2,1. Erakusle hauek aurkitu ditugu: au, onek, onetan, obek, abes; ori; artatik, aietako. Izenordain pertsonal hauek: nik; zu, zere; gure, geren. Aditzean hauek ikusi ditugu: bukaerako -n ez da galtzen iraganaldian; geroal– dia tajutzeko -en erabiltzen da -n bukaeradun aditzetan; -tu eta -i bukaerak galtzen dira agintera eta subjuntiboan -ez dugu aurkitu ahalezkoaren adibide– rik-: "Acababedi" 2, 1; "libracezaten" 4, "ecwzazute" 3, 1, baina ezezko esaldie– tan gorde egiten da: "ezazuten paratu" 1,1, "ezazuten idugui" 1,1, "ezituzguean manifestatu" 1,1. Egia esan, azkeneko hauetarako ez dugu aurkitu aginterako adi– biderik, bai ordea, ahalezko adibide bat. Sintaxia Ez dugu aurkitu ez genitiboa objetuaren ordez, ez genitiboa eskuinean ipinirik; horregatik, honako hauek ikusi ditugu: "manifestacera bere gloriac'' 1,1, eta "secula– co infernuetara" 1,1. Atal honetan ipini ohi ditugun fenomenoetatik bat ere ez dugu idoro. (3) Beste adibide guziak bokalez bukatzen dira.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz