BCCCAP00000000000000000001057
Gofierrin aurkitutako testuak (IX) FRANTZISKO ONDARRA (Euskaltzaindia) Abstract Two new texts found in the High-Navarrese Munarritz village, belonging to the so ea/led Gofierri, valle de Gofii or Gofii Valley are presented in this work. They belong to a collection composed ofmany texts written and used in the XVIII and XIX centuries and constitute the 11 th and 12th sets in the collection. We attempt briefly to know the authors who wrote them, and the place, the date and the dialect, the High-Navarrese variety ofthe Basque language, they are composed in. Ezagutzera emanak ditugu 1 urte hauetan Gofierri ibarrean kokaturik dagoen Munarritz 2 herrian aurkituak izan ziren zenbait testu. Beste bi ematen ditugu orain, eta bi egileren fruitua direnez gero, bai testuak eta bai horien inguruan ipini ditu– gun atalak bereiz jartzen ditugu. Lehen testuaren deskribapena Garizumako 2. iganderako izan da prestatua, tituluak adierazten duenez: Domini– ca 2a. Quadragesimae. Lau orriko paper multzo b;;..tean izan da idatzia, baina azkeneko hiru orrialdeak zuri daude. Paperaren neurriak hauek dira: c. 203 mm. luze eta c. 148 zabal. Hariz josiak izan ziren, baina haria galdu da. Orrialdeko azken hitza hurrengo orrialdearen hasieran errepikatzen da. Ur markak honako hauek dira: 1. LB hizkiak; 2. hiru zirkulu bata bestearen gainean eta goikoaren gainean hiru gurutze kokaturik, erdikoa luzeago dela beste biak baino. Nork, noiz eta non Ez dugu ezagutzen egilea. Esan dezakegun gauza bakarra da, entzuleei hots (1) Frantzisko Ondarra "Gofierrin aurkitutako sei euskal testu (1743-1753)" FLV, 53 (1989), 97-144; "Gofierrin aurkitutako lau euskal restu (xvm m.)" FLV, 55 (1990), 73-121; "Gofierrin aurkitutako beste sei testu" FLV, 57 (1991), 131-168; "Gofierrin aurkitutako testuak (IV)" PLV, 60 (1992), 297-333; "Gofierrin aurkitutako testuak (V)", idem (VI) eta (VII) FLV bertan agertzeko emanak daude; (VIII) berriz Euskera agerkarian azaltzeko dago. (2) Frantzisko Ondarra "Gofiibarko euskara XVIII. mendeko sermoietan". Euskera XXVI (1981-1), 349-365. Ik. 354 h. or.; "Policarpo Aitak zituen euskal esku-idatzi zaharren aurkezpena". Euskera XXVI (1981-2), 633-649. Ik. 646 or. Bilduma horretan oraio ematen ditugun testuek 12 eta 11. sailetan --48 eta 47 predikuek osatuak– aurkezten dira. [ASJU, XXVII-1, 1993, 299-320]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz