BCCCAP00000000000000000001056

GARTZAINEN AURKITUTAKO KRISTAU IKASBIDEA 979 Ikus bukatzeko egitura hauek: "mereci detzaguntzat" 5; eta "beguira gaitzan amodioa gatic" 11. Erakusleetan zerbait Lehen gradukoak: hau, honek, hauk-hek; huni, hunen, hunetan eta huntan; haukien– aukien, haukei, hotan-hautan, hotarik, hotaz-hautaz-hetaz. Bigarren gradukoak: hori, (horrek), horiek; horri, orretan, hortaz; orien. Hirugarren gradukoak: hura, hark, ( ?); haren-aren, ari, artan, hartaz. Ez dugu aurkitu pluralik. Aditzaren arloan azpimarratu nahi dugu aditz izena sortzean, horren t kontsonan– tearen aurrean i bokala ageri dela gehienetan, erran aditza ez badugu hartzen kon– tuan. Aditz horren izena askotan ageri da eta beti aipatu dugun i hori gabe: erratea 31; errateco 31; erraten 20. Beste aditzetan hauek ditugu: "emaitea" 9 eta "ematea" 21; "eramaitea" 45; "goaiten" 'joaten' 47; "izaitea" 36 eta "izatea" 36. Bestalde, garbi ikusten da bukaeratzat -n duten aditzetan gertatzen dela hori. Gure lana Testuan barrena ageri diren zenbakiak guk ezarriak dira. Galdera eta erantzune– tan zenbait oker gertatu dira eskuidatzian eta guk zuzendu egin ditugu. Honelakoak izan ohi dira: Elkarrizketetako G edo E ahaztu, bata bestearen ordez ipini, galdera gakoa ahantzi, etab. Hiztegi bat osatu dugu, bertan sartzen ditugula Kristau Ikasbideetan aurki dai– tezkeen hitz esanguratsuenak. Hori egitean, gure asmoa izan da testu desberdinen erkaketa erraztea. Bukatzen dugu Adizkitegiarekin, bertan aditz-joko guziak biltzen ditugula. Aipamen-adibideak egiten eta ekartzen ditugunean, dagozkien orrialdea eransten dugu. Laburdurak: a. aditza, ad. adberbioa, adj. adjetiboa, d. determinatzailea, i. izena, ik. ikus, in. interjektzioa, io. izenordaina, j. juntagailua, p. posposizioa.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz