BCCCAP00000000000000000001056
978 FRANTZISKO ONDARRA horretatik josirik. Lehenbiziko bi orrialdeak zuri daude, eta gauza bera esan behar da azkeneko hiru orrialdeez ere. Dotrinaren zati bakoitza lerro bikoitz batek berezten edo markatzen du, ezkerre– ko bazterretik eskuinekoraino hedatzen dela. Ez zatiak bakarrik, bai osagaiak --G-u– rutze Sainduaren, Aita gurea, Agur Maria, Sinestendut, etab.- bereizteko eta bai tituluren bat azpimarratzeko ere. Noizean behin zuzenketak egin dira, lerro artean zenbait gauza erantsiz, koma gehiago ipiniz, etab. Bukaerako Actos de Caridad, etab. ere beste horiek zertzeko erabili zen tintaz eginak izan dira, testuko beste lekuetan tinta beltzagoz baliatu direla. Hala ere, uste dugu bai tinta beltzagoa eta bai tinta marroia esku berberak erabili zituela. Ur-markari dagokionez, hauek ikusten ditugu: 1. B 0 ; 2. Bagneres; eta 3. hiru zirkulu bata bestearen gainean eta goikoaren gainean gurutze bat kokaturik. 2. Hizkuntzaren inguruan Grafia eta fonetika Gutxitan erabiltzen da h- hitz hasieran, gehienik erakusleetan eta handi hitzean gertatzen dela. Hitz barruan othoi eta othoitz ikusi ditugu. Datarekin zer ikusirik izan dezaketen hauek agertzen dira: ch- digrama Christau, Christino, etab... hitzetan; eta v– kontsonantea u- bokala adieratzeko. Salbuespen gisa aurkitu dugu usafia -erdiko -fi- horrekin-, normalki n eta l agertzen direla, aurretik i bokala eta ondotik bokala dutenean: gaineraco, seinale, hilen, etab. Berriz ere salbuespen gisa, gutxi-gutxitan ageri dag/j- hitz hasieran, horren ordez y- grekoa ageri dela, ahoskeraren arabera: yarriric, Yenera/a, Yinco, Y uramentu, Y usti– ciaric; eta hitz barruan ere ikusten dugu hitz hauetan: inyustu eta inyuriazcoac. Morfologia Deklinabideko zenbait gauza Ergatibo plurala -ek morfemaren medioz moldatzen da: "Apostoluec" 23. Baina ikus hauek: "allegatzen direnac errecibitzen... dute... ?" 51; eta "allegatuac direnac... badute.. .?" 53. Genitibo edutezkoa singularrean -aren da: "oguiaren" 51, galtzen ez delarik erdi– ko r kontsonantea. Datibo singularra -ari da: "doatsuari" 4; plurala -ei: "arartecoei" 27, baina noizean behin -eri: "Saindueri" 4; "guzieri" 4. Partitiboa -rik: "eguiaric" 29. Ablatibo plurala -etarik bizigabeetan eta -ganik bizidunetan: "gaistoetaric" 11; "Yaunaren ganic" 10. Pluralean ez dugu ikusi bizidunetako adibiderik. Adlatibo destinatiboa -(ta)racotz: "alderacotz" 33; "onetaracotz" 47. Inesiboa bizidunetan baitan: "Yauna baitan" 2. Instrumental plurala -ez: "becatuez" 46; "gauzez" 21. Motibatiboa -gatik: "seinalea gatic" 11: "hilen gatic" 8.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz