BCCCAP00000000000000000001056
Abstract Gartzainen aurkitutako Kristau Ikasbidea FRANTZISKO ONDARRA (Euskaltzaindia) We publish a catechism written in the Basque language, which may have been translated in the first quarter of the nineteenth century. lt was found in Gartzain, a little village situated in the High-Navarrese valley called Baztan. We o/fer a brief introduction, in which we describe the manuscript and give a short account ofsome linguistic facts. Doing so, we aim at a better knowledge ofthe Basque language. Sarrera Gartzain Baztango herri bat da. Bertako Aizano auzoan dagoen Etxeberria izene– ko etxean aurkitua izan da Christau doctrinaren Esplicacionea deitzen den Kristau Ikasbidea. Etxe horretakoa izan zen Urdazubiko komentuko azken abadea, Jose Matias de Elizalde zena. 1839. urtean komentutik jaurtikia izan ondoren, bere sortetxean bildu zen eta han hil zen. Berak ekarriak dira noski etxe horretan gorde– tzen diren liburuak, horien artean daudela orain argitaratzen dugun eskuidatzi hau eta hamar prediku argitaragabeak. Hauek ezagutzera emanen ditugunean, Elizalderi buruz gehiago esango dugu. Ez dakigu Kristau Ikasbide hau Urdazubiko abadeak itzuli zuen. Berak izan zuela, berriz, ezpairik gabe esan dezakegu, eta predikuak berak idatziak direla ere bai. Azkeneko hauek 1827-1829 urteen inguruan sortu ziren, eta bestea mende horren lehenbiziko aldian izan zen itzulia, hau baieztatzeko besteak beste grafia hartzen dugula kontuan. Beti ch- erabiltzen du hitz hasieran zenbait hitzetan: Chris– to, Christau, Christino; hitz hasieran v- eta u- erabiltzen ditu: vtzi eta ungui; normalki hemeretzigarren mendean sartzen den r kontsonantea ageri da testuan barrena, baina han-hemen lerro artean eta letra txikiagoz baliaturik eransten diren hitzetan heme– zortzigarren mendeko r kontsonantea ere azaltzen da. Bestalde, uste dugunez, Urda– zubin erabiltzeko zen, bertako parrokian erakusteko eta ikasi erazteko. Horregatik, beharbada darabilen euskara Urdazubikoa da. 1. Eskuidatzia 32 orri zenbakiz hornitu gabeak dira, 21 zm. luze eta 15 zm. zabal direlarik. Egia esan, 16 orri dira, bakoitza erditik tolestatu eta horrela 32 orri eginik eta erdi [ASJU, XXVl-3, 1992, 977-1002]
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz