BCCCAP00000000000000000001055

GARESKO EUSKARARI BURUZ ZERBAIT - Frantzisko Ondarra 649 ko Kristau Ikasbidean, emanko eta emanen aurkitzen direla (15). Gipuzkoa aldetik etorria daitekeela izan? Ez dakigu, baina daitekeena da. Hala ere, ez dugu aurkitzen ez Gofiibarko Munarriz-en, ez Gesalaz-ko Muzki-n gorderik zeuden sermoietan; baina ezin dugu isilik eduki Munarriz– ko sail batean ageri dela -ko hori, eta beti ta bakarrik; ez da harritzekoa, ordea, sail horretako hitzaldiak gipuzkeraz bait daude (16). Gainera, badaki– gu Bakaiku-n yanko dau eta yain dau esaten dela, eta baita jainko dau ere, beraz, biak batean:jainko 'janenko' bait da. Eta ez dugu ahaztu behar Bakai– ku biderik aproposenetakoa dela Gares eta Gipuzkoa edo Probintziaren arte– ko harremanak eramateko. Aditzaren arlotik atera gabe, Garesen gertatzen dira konglomeraturik aipagarrienak: jatongu eta Elkano ta Oltzan xaten dugu; jatontze eta Elkano ta Oltzan xatauntze, -tzie 'jaten duzue'; jankot eta besteetan xain dut, etab. Izenari dagokiola, ehun esateko bai .egun eta bai bortzetanogei ikusten ditugu (17). Oltza eta Gofiin bezala, Pedroren ordez Pedron da, Elkanon Pedroin delarik. Garesen -kin atzizkia erabiltzen da gehien bat, beste herrieta– ko eta euskalki honetako bereizgarri den -Ki'ren ordez (18). Hiztegiaren arloan, beste herrietan baino askoz ugariago ageri dira erdal hitzak, adibidez hilabeteen izenak: enero, febrero, martxu, abril, maiatz, junio, julio, agosto, sietenbre, otubre, nobienbre eta dezienbre. Arkoiris hemen, Elkanon, jangoikoainpaxa eta Oltza ta Gofiin jangoikoanpaxa; eta beste asko. Hiztegiaren eremua da erdaldunduena, deklinabidea eta adizkie– na, alokutibozkoak eta guzti, ia zulorik gabe dagoela. Escalonilla-ko apaizak (19) dioenez, Garesen gizone da eta ez gizona singularrean; ardoek, ez ardoak pluralean; eta baita ardoik ere zenbaiten aho– tan. Bonapartek bildutako gaietan ez dira ageri fenomenu horiek, baina Utergan aurkitu zen dotrinan lehen aipatu duguna gertatzen da, ez ordea beti; beraz, Demonioe, premioe, confesioe etab., bainan baita ere espliquecioa,jus– toa, humanoa, etab. Uste dugu honenbestez nahikoa dugula gaurkoz gai honi buruz. Baina lehenbizi nahi ditugu irakurri zenbait bertso. Bertsook Bonaparteren agirietan daude, Gonzalez Echegaray-ren lanean 69. zenbakian. "Mariya, nora zuaz"- (15) ONoARRA, Francisco. "Catecismo del siglo XVIII en vascuence de Uterga (Valdi– zarbe)", F0NTES, 1980, 173-221. (Ik. 176. orrialdea.) (16) ONDARRA, Francisco: "Gofilbarko euskara XVIII. mendeko sermoietan." Eus- KERA, 1981, 349-365. (354. orrialdean aipatzen dugun 10. saileko sermoietan.) (17) GoNzALEZ ECHEGARAY, op. cit., 48. zenbakian, 927 ta 928. hitzak. (18) Berdin, 48. z., 10 zenbakiarekin markaturik dagon orrialdean. (19) IRIGARAY, Angel: Una Geogrqfia Diacronica del Euskara en Navarra. Pamplona, 1974. (Ik. 75. orrialdea.) ONDARRA, F. Ik. 15. oharpeneko lana, orrialde hauek: 207, 208, 210 s.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz