BCCCAP00000000000000000001055
648 EUSKERA - XXVII (2.alclia) karari buruz, Bruno Echenique'ri idatzi zion gutun batetik ikusten denez (8). Honela dio eskutitz hortan: "Gares-en, esan didatenez, euskara ia ilik dago eta oso diferentea da", hau esatean Oltza eta Gofil-ko euskararekin gonbara– tzen du batez ere. Urte horretako Abenduan (9) ez zuen oraindik Oltza-ko hitz zerrenda eta besterik hartu, eta pentsa dezakegu ez ta Gares-korik ere. Bestalde, lehen aitatu lanak, 1869. urtean izan ziren argitara emanak, eta ho– rietan oso ongi ezagutzen du Gares eta beste herri horietako euskara. Gaine– ra, hiru urteko tarte horretan, ibilaldi bat egin zuen Nafarroa-ra, hemengo euskalkiak hobeto ezagutzeko. Berez, urte horietan jaso zituen bere oharrak, Gares-en izan zuen laguntzailea Jose Maria Otamendi zelarik. Egia esan, gaur hemen .aipatuko ditugunak ez dira denak berriak. Ainge– ru Irigarai'k zabalduak ditu horietako zenbait, adibidez, geroaldia egiteko erabiltzen den -ko atzizkia (10): emanko,janko,juanko, beraren inguruko he– rrietan emain, xain eta Joain egiten delarik; baita Gares-en jota esaten dela ere, gaztelaniaz erabiltzen den bezala (11). Bestalde, -ko atzizkia Gipuzkoa aldetik, Lizarraga-tik barrena edo, etorria izan daitekeela dio, eta badaite– keela beste alderen batean ere aurkitzea. Hain zuzen, berak aurkitu zuen atzizki hori bera Uterga-ko Kristau Ikasbide batean, hamazortzigarren mendean idatzirik dagoen batean. Gares-ko euskarari buruz zenbait xehetasun Fonetika.-Nabarmenena lehen esan dugunjota hori da, beraren inguru– ko euskalkian -goi nafar hegoaldekoan-, ixa ahoskatzen den bitartean:jan, jakin, jo, jarri, jaiki, jaio, jai, jokatu, baina Elkano, Oltza eta Goiii-n: xan, xakin, xo, etab. -hala ere, lau herrietan:jauna etajoan-. Adi dezagun beste adibide bat ere: Gares-en txujen eta txujentasun ahoskatzen den bitartean, beste hiru herrietan, txuxen eta txuxentasun da. Morfologia.-Goian esan dugun bezala, -ko atzizkia da jakingarri mor– fologian, aditzari gagozkiola. Baina erabiltzen da baita ere -en atzizkia; beraz,janko etajain, emanko eta emain (14). Hau bera gertatzen da Uterga- (8) URQUU0, Julio de: "Cartas escritas por ei Principe L.-L. Bonaparte a algunos de sus colaboradores". RIEV, IV, 1910, 233-297. (Ikusi 294. orrialdea, goian.) (9) Ikusi aurreko oharpeneko lana eta bertako 295. orrialdea. (10) IRIGARAY, Angel: "Nuevos documentos para ei estudio del vascuence alto navarro meridional". IV Sympogium de Prehistoria Peninsular. Pamplona, 1966, 261-269. (Ik. 264. orrialdea.) (11) IRIGARAY, Angel: "La obra del Principe Bonaparte". BSVAP, XXII, 1966, 67-74. (Ik. 73. orrialdea.) (12) Ik. GONZALEZ ECHEGARAY, op. cit., 69. zenbakia batez ere. Honekin ez dugu esan nahi Elkano, Oltza eta Goiiin jotarik ez dagoela, eta hitz askotan gainera. (13) GoNzALEZ EcHEGARAY, op. cit., 69. zenbakia. (14) Op. cit., 78. zenbakian.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz