BCCCAP00000000000000000001055

Irufiea, 1982-1-29 Frantzisko Ondarra Bonaparte Printzeari esker, badakigu duela ehun bat urte nolakoa zen Gares-en hitz egiten zen euskara. Ezaguna da euskaltzaleen artean berak Londres-en argitaratu zuen Le Cantique des Trois Erifants edo Hiru gazteen Kantika (1); bertan Elkano, Gares, Oltza eta Goiii-ko itzulpenak ematen diz– kigula. Beste lan batean ere, Le verbe basque en tableaux edo Euskal aditza paradigmetan (2) izena daukan liburuan, badago aipamenik noizean-behin Gares eta beste hiru herri horietako euskarari buruz. Bainan inprimatu gabe ere utzi zuen gairik frango, eta beldurrik gabe esan dezakegu askoz gehiago utzi zuela inprimatuetan baino. Arritzekoa bada ere, ez Nafarroa-ko Aldundiaren Artxibuan, baizik eta Bizkaiko Aldundiaren Liburutegian (3) aurkitzen ditugu oraindik argitaratze– ko dauden gauza asko. Horietan aipatu behar ditugu mila eta hirurehun (1300) bat hitzek osatzen duten hiztegitxo bat (4); bostehun-eta-hogeiren (520) bat zertzelada morfologiko (5); fonetika, morfologia, sintasia eta aditza ikutzuen duen nahaste-borraste bat (6); eta, azkenik, aditz laguntzailearen adizki guziak, alokutiboak eta guzti (7). Espero dugu hauek denak laster izan– go direla inprimatuak, aurten bertan edo. Esandako den hauek Elkano, Gares, Oltza eta Goiii-ko euskararen berri ematen dute. Noiz bildu zituen Printze haundiak xehetasun hauek? Badaki– gu nahiko ongi 1869. urtearen inguruan eskuratu zituela. Hiru urte lehenago 1866. urteko Abuztuan, ez zekien ezer garbirik Gares, Oltza eta Gofii-ko eus- (1) BONAPARTE, Louis-Lucien: Le cantique des trois erifants dans la fournaise. Lon– dres, 1969. (Ikusi "Deuxieme partie, Observations".) (2) BONAPARTE, Louis-Lucien: Le verbe basque en tableaux. Londres, 1969. (3) GONZALEZ EcHEGARAY, C.: "Catalogo de la Colecci6n del Principe Luis Luciano Bonaparte que se guarda en la Biblioteca de la Diputaci6n de Vizcaya". Euskera, VII, 1962, 219-258. (Ikusi 48, 69 eta 78. zenbakiak.) (4) Ikusi 3. oharpenean aipatu dugun lana eta bertako 48. zenbakia. (5) Ikusi 3. oharpeneko lana eta 48. zenbakia. (6) Ikusi 3. oharpeneko lana eta bertako 69. zenbakia. (7) Ikusi 3. oharpeneko lana eta bertako 78. zenbakia.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz