BCCCAP00000000000000000001032

FRANTZISKO ONDARRA 13,3, orren 12,4, orrei 'horiei' 13,4. Arec 'hark' 8,3 -ik, 51 oharra-, atara 11,2, atan 2,2, "artaraino" (sic -rt-) 14,2. Izenordain pertsonaletatik, hauek: Ni 2,4, niri 9,1, nire 3,1, neu 7,1, neure 2,4. Gu 2,4, guri 3,1, gurezat 3,1, gure 3,3, gueure 2,4. Zu 1,1, zuri 1,1, zugandik 2,4, zure 1,1, zeu 9,2, zeuri 1,1, zeugana 4,4, zeure l,l. Zubec 10,1, zubei 14,2, zubeen 1,2, zeubec 11,1, zeubei 3,1, zeubeen 1,2. 3. 2.3. Sintaxia eta aditza Hasteko, ez dugu aipatu gabe utzi nahi behin aurkitu dugun X-rekin Y =X eta Y egitura: "Sartu ninzan Aita Eternuaren aurrian mundu galdubaren bitarteco, Cerubagaz Luurraren artian baquiac eguiteco" 4,3. Ez eta ere futurozko agintekera– ren adibide hau: "egon zaitequez" 'egon zaitezte' 7,4. Eta perpaus osagarrietan ageri den -na bakarra: "Ara Judegutarrac: Badaquizu, Pazcuaco demporaan cos– tumbria daguana, preso bati libertadia emoteco" 11,1. Esan dezagun ere sarriago agertzen dela ez partikula aditz nagusiaren eta laguntzailearen artean -21 aldiz– laguntzailearen eta nagusiaren aurrean -10 aldiz- baino: "pensauco ez eban" 7,2, baino "ez eusan emon" 10,5. Komunztadurari dagokionez eta bizkaieraren ohiturari jarraituz, zu eta zubek adizki bera darabilte: dozu 'duzu' 4,3, eta dozu 'duzue' 1,2; zenduban 'zenuen' 2,4 eta zenduban 'zenuten' 4,2; etab. 3.3. Hitzak eta aditzak Ohikotasuna adierazteko ohi bakarrik erabiltzen da, joan eta eroan ez dira era– biltzen horretarako. Ez dugu ikusi ez ulertu ez laga. Gura izan maizago ageri da -18 bat aldiz- nahi izan -15 aldiz- baino: "descargau gura dabenian" 2,1, "zuri jarraitu guraco deusunic" 2,1, baina "topau nai izaten dozu" 6,2. Gainera, nahi izan gune jakin batean -11, 1 eta 11,3 orrialde eta paragrafoetan- ugari ageri da, gura izan banatuago dagoela testuan barrena. 4. GURE LANA Funtsean eta oinarritzat lehen idazketa hartu dugu. Esku berak egindako eran– tsiak ere zalantzarik gabe sartu ditugu, baina kontuzago ibili gara beste eskuren baten lanaren aurrean ote gauden pentsatu izan dugunean. Hau gertatzen dene– an, batez ere hizkuntza gertakariren batek gure kezka sortzen duenean, orrialde peko oharretan horren berri ematen dugu. Adibidetzat eman dezagun ze partiku– la "eze" eginik aurkitu dugunean behin baino gehiagotan, guk ze gordetzen dugu– la testuan eta aldaketaren berri ematen dugula oharretan. Sinestaturik gaude aur– kezten dugun testua lehen idazketa egin duenarena dela, oharretan ematen ditu– gun aldaera eta eraskinak barne, garrantzi gabeko zertxoren bat izan ezik. 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz