BCCCAP00000000000000000001032
FRANTZISKO ONDARRA rriz izan zirela beteak gero. Testua hedatzen den 14 orrialdeetan ere aldaera, gehi– garri eta berridazketa asko dago erantsirik eta ezabaketa ugari lerro arte, bazter eta zokoetan behin baino gehiagotan latinezko vel 'edo' juntagailuaz baliatzen dela egiteko horretan. 2. NORK, NOIZ ETA NON Aulestin 1833 urtean predikatua izan zen hitzaldia nork moldatua den ez daki– gu. Misiolaria izan zitekeen, sermoiaren amaian, misiolari gisara, gurutzea eskue– tan hartu -"Aqui tomar la cruz" 14,2an dio- eta gartsuki hitz egiten die entzuleei amaieraraino beren bekatuen zinezko damua har dezaten, garbai eta damuaren erdiestea baita hain zuzen berbaldi luze-luzearen helburua. Ostiral Santu egune– an botaa izan da noski, Jesusen Nekaldia baita gaia. Ostegun Santu egunean ere hitz egin zien, honako hau irakurtzen baitugu: "ipini cituban (Jesu christoc) gauza guztijac estadu onian atzo arrasaldian enzun zenduban leguez" 4,2. Egilea zahar samarra ote zen susmoa dugu, zenbait gauza idazteko modua hartzen dugula kon– tuan horretarako. Ik. Grafia atalean hitz hasieran u- egin beharrean v- ipintzeko duen joera, r egiteko modua, ch digrama c grafemaren ordez erabiltzeko ohitura, eta erdaraz ere "oja (sic) quarta" idazten duela. Bizkaiera darabil,jakina baina bes– teri uzten diogu arlo hau zehatzago ukitzeko ardura. Aulestin 1833 urtean izan zen predikatua. Aulesti Bizkaian dago kokaturik eta gaur egun bertako udaletako bat da. Baina ez da beti horrela izan. Espainiako Historia Erret Akademiak 1802.ean argitaratu zuen Diccionario delakoan Murelaga izeneko elizaurreko zati bat da, hau esaten baitzaigu: "En el casco de la puebla hay 52 casas, las demas estan esparcidas... , y a(m (sic) suele entenderse con solo el nom– bre de Auleztia (sic) la anteiglesia toda de Murelaga". Elizaurreak 1140 biztanle ditu. Madozen hiztegiaren arabera Auleztia (sic) puebla-k 308 bizilagun ditu. Aulestiak 522 biztanle ditu 1857 urtean (Nomenclator de los pueblos de Espana, 1858, 946 orr.). 3. HIZKUNTZAREN INGURUAN 3.1. Grafia eta fonetika 3.1.1. Bokalak Hitz hasieran v- idatzi ohi du u- egin beharrean, bi salbuespen izan ezik: "uste" 7,4 eta "ulee" 13,3. Hitz bakar batean ikusi dugu y- grekoa hitzaren hasieran, hots, "ea" partikularen aldaera fonetikoa den "ya" 7,1 etab. berban. Jakina, gaztelaniaz– ko ya 'jadanik' 1,2 etab. ere horrela idazten da. Adizki hasieran ere ez da y- ageri, j- baizik: ''.jacon" 'zitzaion' 8,3 etab. Eta gauza bera gertatzen da hitz barruan, i eta beste bokal baten artean 1- sortzen delarik: "guztijoc" 1,1, "bicija" 1,1, "agrabijo" 12
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz