BCCCAP00000000000000000001032

Badira zenbait urte Iraizozko Polikarpo aitak -Agustin Zarranz-:iaiotzez-, nafar euskaltzainak euskal eskuizkribu multzo bat eskuratu zigula, multzoa osatzen zuten testuak argitara emango genituelako itxaropen eta nahiarekin. Saiatu gara Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroan XVIII eta XIX. mendeetan moldatuta– ko testu horiek -prediku, kristau ikasbide etab.- ezagutzera ematen. Horien berri eman genuen Euskera Euskaltzaindiaren agerkarian (ik. 1981, 349-365 eta 633-649, batez ere 635-636). Bizkaierazkoetan Fr. Migel, XVIII-XIX mendeetako karmelda– rra, da ugariena ailegatu zaizkigun sermoietan, eta argia ikusteko prestaturik daude hauek, argitaraturik daudela horietako bat (Iker-6, 1992, 367-391) eta testu guztiak hartzen dituen lan bat (Euskera, 1992, 54E,-555). Aulestikoaren txanda da orain. Euskararen lekuko horiek nola lortu zituen, nork eta noiz eman zizkion eta nondik etorri ziren ez zen oroitzen 1979an gure euskaltzaina. Harritzekoa bada ere, hala ere ulergarria izan daiteke, kontuan hartzen badugu urte asko egin zitue– la Erroman kaputxinoen idazkari nagusi bezala, beste mundu bateko lanetan mur– gildurik. Igorretar Julian aitari gaude entzunik horietako anitz -bizkaiera eta gipuzkerazkoak noski- Bizkaia aldetik ekarri zituela, karmeldar batengandik iri– tsirik, Dimako Fernando aitak -Saturnino Soloeta jaiotzez- 1927an edo, Txile utzi eta Txinako misioetara zihoala Euskal Herritik itzuli bat egin zuenean. 1. TESTUA Bere gaia Jesukristoren nekaldia da eta bere helburua entzuleen bihotzetan bekatuaren damua sorraraztea. Hamasei orrialdetan hedatzen da, hari zuriz josi– rik daudela denak batean. C. 212 mm. luze eta c. 155 mm. zabal dira orrialdeak eta honela banatzen dira: Bi zenbatu gabeak 1-13 zenbakiz hornituak, bat zenbaki gabea. Testua 1-13 eta hurrengoan dago idatzia, hasierako orriko bi orrialdeak azal edo estalki gisa ezer idatzi gabe, "Sermon de Pasion en Aulestia ano 1833" izan ezik, gelditu zirela eta sermoia l zenbakidun orrialdean hasten zela. Gure edi– zioan 15 eta 16 zenbakiak daramatzate hasierako bi orrialde horiek, eta garbi ikus– ten da predikua amaitu ondoan eta horko zenbait pasarteren aldaera eta osaga- 11

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz