BCCCAP00000000000000000001031

PR. JUAN AJURIAREN IDAZLANAK (1800-1825) - Patxi Ondarra 929 7. Nahasten ditu noizean behin s eta z kontsonanteak, baita ts eta tz ere: "batazunetan" 2, 1, 2 -beti "-tazun"-; "iracatzi" 1, 1, 2. 8. Birritan aurkitu dugu p- kontsonantea f- espero litekeenean: "palta" 3, 4, 2; "pinpinago" 3, 2, 1; baina ''.festa" 7, 3, 1; 'Jfilllatu" 4, 2, 1. c) Morfologia eta sintaxia 1. Izena. Behin aurkitu dugu "-tarik" atzizkia "-tatik"en ordez: "penitenciaren partetaric bat" 4, 3, 3. 2. Nor eta zein izenordainen plurala -tzu atzizkiaren medioz taju– tzen da, hartu ditugun adibide guztiak erlatibozko perpausetan agertzen direla: "ayei, nortzuec-gandic" 5, 2, 4; "araco nortzuen" 4, 3, 6; "lecu ceintzuc'' 2, 2, 1; "locarri oiec ceintzuec'' 5, 2, 6; "ceintzuen us-eguiteac" 7, 3, 3. 3. Aditza. Aldian behin aditz izenean -te ikusten dugu, -tze espero izango genukeenean: "aguertuteac" 1, 3, 7; "ecarteco" 3, 4, 1; "ezar– ten" 5, 3, 6. Eta alderantziz, -tze idazten da -te espero denean: "irtetzea" 2, 1, 2; "ichodotzen" 3, 4, 3. 4. Behin 'go 'dago' aurkitu dugu: "ilnfemuric bago?" 2, 1, 1. 5. Subjuntiboan dedin eta didin ageri dira: "Guerta eztedin" 3, 1, 4; "artu eztidin" 4, 5, 2. 6. Iraganaldian behin zekidion 'zitzaion' dago: "aric eta Nathan Profeta... etorri zequidion arterafio" 4, 2, 1. 7. Noizean behin ageri da -0/-tu subjuntiboan eta behin ahalez– koan: "Guerta didin" 3, 1, 4; "confesa zezan-gatic" 4, 1, 3; "ongui guerta zitequeala" 4, 3, 5. 8. Behin igo aditza iragankor gisa dago jokatua: "Minos Cretaco Legueguilleac... igo oi zuan Dieten deitzen zan Mendi batera" 5, 4, 1. 9. Gutxi-gutxitan erabiltzen da -na konpletiboa, -la ipini beharrean: "an icasi zuala, Apoloren borondatea zana legue alaco ta onelaco ipin– tzea" 5, 4, 1; "atheistiac... eztu aitortu nai Jaungoicoa dana" 7, 1, 10. 10. Hiru aldiz ikusi dugu genitiboa nominatiboaren -subjetuaren– ordez: "penaen beti irauntearen contra" 1, 1, 6; "sari ta paguen betiraun– tearen contra" 1, 1, 6; "suaren arimeari icututze au" 2, 3, 8. d) Hiztegia 1. Morfologia eta sintaxia atalean aurkeztu ditugun zenbait gertaka– ri bezala, hiztegian ere ageri da bizkaierazkorik, hala nola baltzituric 7, 1,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz