BCCCAP00000000000000000001031
928 EUSKERA - XXXVI (2.aldia) 2. Orrialdeak 178 mm. luze eta 114 mm. zabal dira. Bost orri dira guztira, 1. orrian lehenbiziko bi testuak daudela; 2.ean, hirugarren testua; 3.ean, laugarrena; 4.ean, bost eta seigarrenak; 5.ean, zazpigarren testua alde batean, eta beste aldean erdarazko zerrenda bat. Darabiltzan letra edo hizkiak guztiz txikiak dira, lerro bakoitzak batez-beste 90 bat hizki edo hizki tarte hartzen dituela. 3. Tinta gorria erabiltzen da honako kasuotan: 1. Platika gai izen– burua; 2. Introduccion eta Punto hitzak beti; 3. orrialde peko oharretara bidaltzen duten zenbaki ta markak; 4. komatxoak; 5. hitzak azpimarkatze– ko marra; 6. zenbait paragraforen hasierako hizkia noizean behin 4. testuan eskuidatziko bigarren orrialdean; 7. 5. eta 6. testuetan paragrafo berezien hasierako hizkia eta beste zenbait paragraforen hasierakoa; 8. zenbait hitz paragrafo barruan, hala nola Delphos 5. testuan; 9. zenbait hitz hasiera paragrafo barruan, hala nola "Minos" 5.ean hau ere. 4. Ur markak hauek dira: 1. Hiru elipse kontzentriko eta horien barruan zenbait marrazki, horietako bat lili-oria izan litekeela; 2. zenbait hizki, U ARGELL (?) edo; 3. testuak gorderik dauden gutun azalean, "D. Francisco Antonio de Sagarminaga"ri zuzendua dagoenean, maskor bat eta horren azpitik P de G• eta bi a horien azpitik biotz bana. b) Grafia eta fonetika 1. Grafia eta fonetika arloan sartzen garela, esan dezagun gutxi– gutxitan ageri dela h-1-h- hitz hasiera edo barruan, hala nola "hura" erakuslean eta "hume" ta "ahal" izenetan, adibidez. 2. Zenbait hitzetan, -s-, -ss-, -x- kontsonanteen gainean marratxo bat ipini ohi da; eta hori bera gertatzen -ts-, -tz- digrametako -s- eta -z– gainean: "pisutazuna" 4, 4, 2; "Maissuareq[ui]n" 5, 1, 1; "pixu" 5, 2, 7; "ixio" 2, 2, 1; "etsay" 5, 3, 10; "itzill itzillic" 3, 1, 9: "antzinaco" 3, 2, 1. 3. Azentu marka maiz samar azaltzen da. 4. Hitzak partiturik eta marratxo edo gioi baten bidez loturik sarri– tan ematen dira: "ditugun-az" 1, 1, 1; "dan-a" 1, 3, 4. 5. Bakan-bakan ageri da bukaerako -a organikoa -ea edo -ia bilaka– turik: "eguitadeac" 7, 2, 7; "deistiac" 7, 1, 11. 6. Esanahi antzeko hirukoteak edo esanahi multzo bat egiten dute– nak marratxo baten bidez loturik ematen ditu, koma zeinua espero denean: aci-eci-icasiac 1, 1, 2; esi-olesi-ta barruera 1, 3, 1; aitortu-ezagutu– -ta iracatzi 1, 4, 1; bildur alperricacoaq[ui]n-icara guezurrezcoaq[ui]n-ta · icusqueta despreciagarriaquin 2, 1, 4.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz