BCCCAP00000000000000000001031
FR. JUAN AJURIAREN IDAZLANAK (1800-1825) - Patxi Ondarra 927 3. Biziki goraipatzen ditu euskaldunak eta euskara, gure asabek asmatutako hitzez baliatzen denean bere irakatsiak egiaztatzeko. Hona hemen zenbait adibide. Geheenna 'infernua' da, eta izen hori "Euscaldun labort-arrac bere itz-eran, beste moduz amasa-eguiten ta ebasten du, esanaz: e Genna, au da, exe, exetu, ixio: esan nai du, eXehenna, exetue– rni". Hori "lurbarruco ondalecu" bat da, eta erasten du "lurpean daodela lecu batzuc, a-subrez-azoguez-cillar biciz, exe-ixio-irazequiac" (2, 2, 1). Sumendiei buruz ari dela esan du hori. Euskara garbi-garbiak dira "arimea, alma, izpiritua", eta jarraitzen du esaten "ardura ta arreta andi batequin ipini zizcoela gure izate arrazoedu– nari antzinaco euscaldun, erdaldun beste guciac bano filosofo jaquituna– goac" (3, 2, 1). Hitz horien etimologia azaldu ondoren, bukatzen du: "lcen oiecquin mundu jayo berritic euscaldun jaquitunac ezagutu ta onrratu zuten gure arimearen izate noble icen andicoa (senale, ceruco aguerpenez icasi zutela Erligio eguiazcoa)" (3, 2, 2). Euskara da "Kehobak, edo Jobe, verba cenac, eusquera garbigarbia izanic, aditzen ematen dituan aren icen-izate-ta perfeccioac" (7, 1, 8). Jarraitzen du: "eusquera aaztu zuten[et]ic ona, eztagoala philosophoen opinioric, contraesate baguecoric" (7, 1, 9). Eta bukatzen du: "Agueri da bada emendic, cer moduz illundu zuan guizonezco adimentua ta gomuta pecatu jatorrizcoac erriligio naturalean, cer premia zeducan guizonac erriligio ceruco batena, ta onequin ta eusqueraren laguntazunarequin cer arguiro aditzen dituzten christau escola mutillac Joberen icen-izate-ta perfeccioac, philosopho ayec bano obeto" (7, 2, 3). Filosofo horiek dira "atheistiac", "deistiac", "spinozzistiac", "epicureoistiac" eta "maomais– tiac" (7, 1, 10-11 eta 7, 2, 1-2). Ikusi dugunez, Jobe esaten du, frantses eta gaztelaniaz Yahve dena eta inglesez Yahveh. III. Testuak, gramatika eta hiztegia a) Testuak 1. Aztertu ditugun testuak zazpi platika dira. Baina 2. platikan ematen du bigarren zatia falta dela, hau irakurtzen bait dugu amaieran: "Eguia au illundu nai dute..., onetaraco asmatutzen dituztela aitzaquia– escupeda-ta iguesinguru asco, ceifi ateraco ditudan arguitara, aitortu deza– zuten dira-la, arrazoe-buru-ta centzunbagueac" (2, 3, 9). Hitz horiekin bukatzen da hitzaldia, agindu duena bete gabe. Bestalde, "Platica 1.• sobre Religi6n natural" deituan -5. testua da- hau ipintzen du: "Buelta" (5, 1, 4). Orri horren atzeko aldean "Platica 2."" dio, eta 12 lerro ageri dira orrialdearen goiko aldean. Ez dugu puska hori "Buelta" dioen lekuan sartu, baizik eta 6. Testua izenpean eman dugu. Beraz, hori bakarrik da 6. Testua, orrialde hori zuri dagoela ia osorik.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz