BCCCAP00000000000000000001031
926 EUSKERA - XXXVI (2.aldia) ona berriric ez cartaric: ifior eztegu icusi biurtzen andic, oiala, ai bada, baletor, sinistuco guifiioque" (1, 3, 4). • Bigarrenaren hasieran hau dugu: "llnfernuric bag6, galdetzen dute christau ascoc, Framas[one]n dicipulu eguin diranac?" (2, 1, 1). Eta erantzuten du aurrerago: "Infernua bai dag6, guda suturic, inoiz ere cabutuco eztiran pena gogorracquin" (2, 1, 6). • Hirugarren platikan arimaren hilezkortasuna tratatzen da eta hone– la aurkezten da puntua: "Gure arimea da ezillgarria, illezcomi edo, ifioiz ere illecifia" (3, 1, 5). • Laugarrenean honako hau dugu mamia: Eskritura Sagraduetan aurkituko dugu "eztala egundafio ifior salbatu ta ez salbatuco ere, aldez edo moldez, nolabait, confesatu bague. Egundainoz gueroz, legue gude– tan, eta guizaldi gudetan, usatu da ta usatzen da confesatzea: ez ordea, berdin. Legue naturaleco confesatzea, oraingo confesatzearen itzala bece– la zan: orducoa zan, oraingoaren sefiale bat, irudia-figura-ta significantza bat" (4, 1, 1). • Bosgarrenean erlijio naturalaz dihardu eta hiru gai ukitzen ditu: 1. Hartu behar dela erlijioren bat, edo "Jaungokoa izan bear dala amatua ta onrratua, bai biotzbarruan, bai campoan" (5, 1, 2); 2. "criatu– ren accio gudac eztirala Jaunaren guztoco, batzuc izanic beren izatez onac, beste batzuc chamic" (5, 1, 3); 3. Erlijio naturaleko obrak azaldu– rik, dio hori ezteia asko, "ta orregatic premiapremiazcoa dala errebela– doa: ta onela pausu berezberezcoacquin, juango naiz azaltzera erriligio cerutic aguertua" (5, 1, 4). • Seigarreneko puntua honela laburbiltzen da: "Jaungoicoac izan bear du agurtua-adoratua-amatua, biotzetic, campotic, eta aguirian" (6, 1, 5). Ematen du platika hau 5.ean sartzen duela. • Zazpigarrenean agertzen du puntu hau: "Adanen pecatua ezquero, ya criaturen acdoac eztirala Jaunaren guztoco, erriligio naturalaren con– tra diralaco. Beraz, bear bearra da erriligio naturalezaz goiticoa-cerucoa– jaincozcoa, ezagutzeco Jaungoicoaganaco-guganaco-ta lagun urrecoagana– co cereguin-oficio-ta obligacioac" (7, 1, 6). 2. Horrelako apologetika eta filosofiak norendako ziren, nortzuk ziren entzuleak? Kaletarrak ote, herri handietako jendea? Bestalde, Aju– riak dioenaren arabera, berak gaitzesten dituen dotrinak ez dira zabaldu euskaldunen artean, honela mintzo bait da "arimearen illedfitazunaren gafi[ea]n" ari dela: "Nie badaquit, nere euscaldun maiteen artean eztala aurquitzen casta onetaco pecatariric, ceren fedeco gauzatan beti diran christau zaar, sendoac" (3, 1, 2).
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz