BCCCAP00000000000000000001031

FR. JUAN AJURIAREN IDAZLANAK (1800-1825) - Patxi Ondarra 925 detzen dena. Horregatik, beraren bi aldaera daude. Azkenik, guk aztertu eta paratu ditugun sei-zazpiak, Juan Mari Lekuonaren bitartez guregana etorriak. Manuel Lekuonak bere eskuetan zituen 1927. urtean, eta !gorre– tan izan bide ziren aurkituak, bertan izenpetzen den gutun batetik atera– tzen dugunez. Bestalde, izkribuak gutun azal baten barruan gorderik daude, eta azal horren gainean esaten zaigunez, gutuna Zeanurira igorria izan zen bertako "Cura y Beneficiado" zen "D. Francisco Antonio de Sagarminaga" 5 jaunarendako. Azkeneko testuok ez diote nor izan zen egilea, bai ordea noiz izan ziren idatziak. Horietako lehenengoan (Ik. 1, 2, 9) ikusten dugunez, 1824.ean izan zen idatzia, eta besteak ere data horretakoak direla pentsa daiteke. Jakinerazten zaigu ere beroietan egilea prantziskotarra dela, leitzen bait dugu (Ik. 4, 2, 1) Nicolao Lyra erakusle famatua bere habitukoa dela, eta Sorbonako irakasle eta izen handiko exegeta izan zen XIV.mendeko Nicolas de Lyre (1270-1349) prantziskota– rra zen. 5. Nola dakigu Igorreta-Zeanuriko platikak Juan Ajuriak idatziak direla? Arantzazun gordetzen den platikak gureen idazkera eta euskara bera darabiltza, A. Kandiko Zubizarretak dioskunez eta bidali dizkigun fotokopiak argi eta garbi erakusten dutenez. Bertan esaten da Ajuria dela egilea, hola idazten bait du 1826. urtean ipini zuen erdal eraskin baten bukaeran: "Ajuria, afio de 1826", eta errubrika. Irigoyen-Mokoroak argi– taratuak ere idazkera bera (Ik. Euskera, VI (1961), 332. or.) eta funtsean euskara bera dute besteekin. Arantzazukoan ageri den errubrika Zeanuri– Igorretakoetan ere errepikatzen da. Hamar sermoi ezagutzen ditugu, beraz, egileak "centenares" sutara bota zituenetatik salbatuak. II. Edukia, estiloa eta giroa 1. Platika hauek ez dute zer ikusirik irakurri ditugun hainbeste eta hainbeste hitzaldi, sermoi, prediku, dotrina eta platikakin. Besteak ez bezala, hauek apologetika gaiak dira, bere etsaien -framasonak izan ohi dira- argudioak deuseztatzeko arrazoi naturalaz eta filosofiaz baliatzen dela hein handi batean. Ikus dezagun platikaz platika ukitzen dituen temak. • Lehenbiziko platikan hiru puntu eskaintzen ditu: 1. "Andieguia da Jaungoicoa, guc emen lurrean eguiten ditugun-az, arduratzeko", esaten omen dute (1, 1, 1); 2. "Ezta arrazoe baicic[a]n injusticia, castigatzea betico penaq(ui]n instante bateco pecatubat" (1, 1, 5); 3. "Norc daqui, beste bicitzan igarotzen dan-a?: infernutic, eta, beste mundutic ez dator 5. Francisco Antonio de Sagarminaga ageri da Igorretan 1848. urtean.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz