BCCCAP00000000000000000001031

924 EUSKERA - XXXVI (2.aldia) urtean eman zuen platika Elorrion. Bitarte horretan Arrasatetik kanpo egon zen, bai Napoleonen gudua zela, bai gero Bizkaira bidali zutelako: "ya posteriormente par mi agregaci6n a la Naci6n de Bizcaya". Horrega– tik, zenbait aldaketa sartu zituen, lehenbizi idatzi zuena sutara bota gabe, "como otras mias centenares", berak dirauskunez. 3. Arrasaten dago berriz ere 1824.ean (?) 4 eta hor jarraitzen du 1832.a arte, lrugarren Ordenako zuzendari eta moral gaietan "Lector de Casas" izan zelarik. Sasiolan ageri da 1833.ean eta Elgoibarren hiltzen da, 1840. urtean bere fraidekideekin komentutik jaurtikia izan ondoren. "Lector de Casas" izan zela esan dugu, beraz moraleko gaietan asko zekiena zen eta bere nagusien konfidantza osoa zuen. Horrek esan nahi bait du fraide gazte, oraindik ordenatu gabeen irakasle zela, eta egiteko hori ez zitzaion nornahiri ematen. Paratu ditugun bere platiketatik ere ikusten da oso jantzia zela buruz, erabiltzen bait ditu ez bakarrik Eskritu– ra Sagraduak eta Elizako Guraso ta Irakasleak, baita ere autore profa– noak, hala nola Plutarko, Plato, Zizero eta Horazio. Ezagutzen du Siste– ma de la Naturaleza liburua, Holbach Frantziako entziklopedista famatuak idatzia, eta Fr. Juanek gogorki salatzen duena. Liburu "ziquifi" horreta– tik, "ceifi munduco Nacifio guciguciac daucaten iracurtea (sic -te-) erago– tziric", ikasi eta ateratzen dituzte framasonek beren argumentuak "ari– mea betico izatearen gaiiean, ala nola Jaungoicoa izatearen gaiiean, ta J[esu Chris]toren erreligio eguiazcoaren gaiiean" (3, 8, 1). Eta jarraitzen du aurrerago liburu anetaz: "esandaco liburua, ceifi Espafiatar batec etzuan iduqui lotzaric ecarteco (sic -te-) amazazpi milia errealen costura beste ~rreifiu batetic" (3, 8, 3). 4. Hamar bat platika edo sermoi ezagutzen ditugu berak idatziak. Denak gipuzkeraz daude, Bizkaia eta ekialdeko zerik badagoela. Lehenbizi, goian aipatu ditugunak: 1800. eta 1806. urtetakoak eta lrigoyen-Mokoroak argitara emanak. Hurrengo, Elorrion 1825. urtean eman zuena, baina 1807. urtean predikatzeko paraturik zeukana eta orain Arantzazun gor- 4. A. Kandido Zubizarretak gutun baten bidez esaten digunez, izan zuten prantzisko– tarrek fraide bat Juan Ajuria izenekoa, "gutxienez" 1824. urtetik 1832.eraino Arrasaten bizi izan zena. Bestalde, Ajuriak 1826.ean esaten digu: "La Platica de la buelta, dispuse en Mondragon, para predicarla en Elorrio, afio 1807; y precisado por !os Negros a bolberme a este de Mondragon, tuve q(u]e predicarla en Elorrio, afio 1825; pues q(u]e todo este t[iem]po estuve ausente de este de Mondragon, ya por las advenencias de la guerra de Napoleon, ya posteriorrnente por mi agregacion a la Nacion de Bizcaya". Estu-estu hartuta hori, esan behar genuke 1825.ena arte Arrasatetik kanpo egon zela, baina baliteke, funtsean, kontraesaterik ez izatea bi datu horien artean. Jose Maria Iribarrenek dioenez, negros da "Nombre con que en la primera mitad del siglo ultimo eran conocidos los liberales o constitucionales, por contraposici6n a !os blancos que asi llamaban a !os realistas o absolutistas". J.M. Iribarren. Vocabu/ario Navarro, 1984, 371. or. Ricardo Ollaquindiaren argitaraldia erabili dugu.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz