BCCCAP00000000000000000001031
FR. JUAN AJURIAREN IDAZLANAK (1800-1825) I. Bizitza eta lanak Donostia, 1991-IX-27 Patxi Onda"a 1. Berri gutxi dakigu euskal idazle honetaz. Gainera, dakigun edo jakin behar genukeen gutxi hori ahazturik daukagu. Alfonso lrigoyen eta Justo Maria Mokoroak argitaratu zituzten zenbait testu Euskera agerka– rian ("Sermones manuscritos antiguos", Euskera, V (1960), 341-376), horietako bi Fr. Juan de Ajuria-renak 1 direla: bat 1800. eta beste 1806. urtekoa. Egia da A. Villasantek aipatzen dituela Juan Antonio Mogelen "Cristaubaren Icasbidea" liburuan (Ik. 26. or., (31). oharra). Esaten digu baita ere, Mogelen lan horren Arantzazuko kodizean, beraren pergami– nozko azalaren bizkarrean, hau irakurtzen dela: Catec Bascong Ajuria 2 • Eta uste du, ziur ez dagoela aitortu ondoren, sermoi horien egilea eta kodizearen jabea pertsona bat bera direla. 2. Ez dakigu non eta noiz jaioa den, baina uste dugu Bizkaian jaioa dela, bere deitura hangoa bait da. Arrasaten bizi da 1807. urtean, pran– tziskotarrek bertan zuten komentuan. Arantzazun gordetzen den platika batean dioenez, Elorrion predikatu behar zuen urte horretan, baina "pre– cisado por los Negros" 3 Arrasatera bihurtu behar izan zuen, eta 1825. 1. Izenari dagokionez, Mokoroaren transkriptzioan "Fray Juan de Aijuria" dago 1800. urteko platikaren ondotik (Ik. 365. or.), eta "Fr. Juan de Aj-uria" 1806. urtekoaren ondotik (Ik. 376). Arantzazuko platikan eta Mogelen Cristaubaren /casbidea liburuan Ajuria ezarri du. A. Juan de Larrinagak prestatu zuen eta argitara gabe dagoen Kantabriako prantziskota– rren "Necrologio"an Juan Ajuria dago, eta hori bera A. Kandidoren gutunean. 2. Kodize hau Elgoibarko prantziskotarren komentukoa zela esaten omen du A. Ozerin Jauregik, hola dio Villasantek. Gero esaten dugunez, Elgoibarren hil omen zen Ajuria. 3. Jose Maria Iribarrenek dioenez, negros da "Nombre con que en la primera mitad del siglo ultimo eran conocidos los liberales o constitucionales, por contra– posici6n a los blancos que as! llamaban a !os realistas o absolutistas". J.M. Iribarren. Vocabulario Navallo, 1984, 371.or . Ricardo Ollaquindiaren argitaraldia erabili dugu.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz