BCCCAP00000000000000000001031

930 EUSKERA - XXXVI (2.aldia) 3; ete 7, 4, 12; gomuta 3, 6, 2; jaramon 7, 5, 4; otzitu 4, 6, 1; tercijo 3, 6, 5. Egilea bizkaitarra izan daitekeelako edo Bizkaian edo honen ingurue– tan ari zelako lanean, gerta zitekeen hori, beharbada. Baina badira ekial– deko euskalkietako hitzak ere, hala nola bait(h)an 4, 1, 3; 4, 2, 2; eritazun 4, 3, 1; -z guero(z), ezkero-ren ordez 4, 1, 1; 4, 3, 3; garacia 4, 2, 2; itzquiribituz 4, 1, 3; loria 'gloria' 1, 4, 3; lotu 'heldu, harrapatu' 4, 3, 3; on bear 4, 1, 3. Esango genuke bizkaierazkoak 3. eta 4. platiketan pilatzen direla, eta ekialdekoak 4.ean. 2. Jakingarria da hitz berriak erabiltzeko eta sortzeko ageri den joera. Horretarako, baliatzen da hizkuntzak eskaintzen dituen bidee. 6 Mailegu gordinak baztertzen saiatzen da eta horien ordez euskal kutsu handiagoa duten hitzak zertzen, eratorpena eta hitz-elkarketa ugari ema– ten dela. Hola, honako hitzak eta antzekoak ikusten ditugu: Eracus/e aingueruzcoac 'Doctor Angelicus' 4, 1, 3; arrazoedun 'rationalis' 3, 2, 1; baquidaro 'sensu lata' 5, 1, 1; "generalean edo batuca" 4, 4, 2; beguiaurre– co 'etorkizun' 3, 5, 4; beraz 'ondorio' 3, 2, 5; bildurdamua 'atritio' 4, 2, 2; bicilecutua 'ostatu hartu' 3, 2, 1; dagoquera 'proprietas' 5, 2, 15: dagoquio– tazunac 'proprietas' 5, 2, 13; gonadun 'emakume' 4, 3, 6; guciaquico 'uniuersalis' 4, 5, 3; gucieraco 'uniuersalis' 4, 5, 3; izategaldu 'birrindu, suntsitu' 3, 2, 5; lauoneco 'quadrupes' 7, 2, 7; naturazgoitico 'supematura– lis' 5, 1, 1. Ik. gehiago Hiztegia atalean. 3. Etimologiaren bitartez badaki hitz berriak sortzen, letraren bat sartu edo aldatzen duela, eta bere ustez hitz jakin baten osagarriak direnak aurkezten dituela, gioiaz baliatzen dela askotan. Horrela, hitz berriok sortu ditu: "esi-olesi-barruera" 1, 3, 1 -"barrera" ipini beharrean-; escupeda 2, 3, 9 -"escapada" ipini beharrean-. Hitz osagarriak (?) hemen erakusten ditu: des-paratu 'disparate' 1, 1, 2; a-trebe-tzea 'atrebitzea' 4, 4, 5; cer-emon-ia 7 'zeremonia' 6, 1, 3; al-gain-zatzeco 'alkanzatzeko' 3, 3, 2; abo-oza 'uox' 3, 5, 1; erripublicoaren 'errepublikaren' 4, 7, 2; obe-dia– encian 'obedienzian' 5, 1, 5; arro-jotzen 'arrojatzen' 5, 3, 10; t-urbacioa 'turbazioa' 5, 5, 3. IV. Lana paratzen 1. Bai platikak eta bai orrialdeak guk zenbakiz hornituak dira, eskui– datzian zenbaki gabe daudelarik, eta orrialdeak, gainera, luzeegi gerta zitekeelako gure argitalpenean. 6. Ik. lbon Sarasola. "Larramendiren Eraginaz eta". ASJU XX-1 (1986), 203-215 -Ik. 205. or.-; Joseba Andoni Lakarra. "Oikiako Dotrina (1759)". ASJU XXI-2 (1987), 515-564 -Ik. 516. or. 7. Bizkaierazko emon ikusten du egileak hemen.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz