BCCCAP00000000000000000001030

FR. MIGELEK DARABILTZAN ZENBAIT HITZEZ - Frantzisko Ondarra 551 (27) lgura dozu, Democles, dirautsa Erreguec, onembeste atseguin emoten badeutsu nere vicitza dontsubac, icusi ceure buruban, nasan edo ez benetan zorijonecua? (215.3. paragr.). Autore berberak aditz-joko berbera darabil, liburu batean -Peru Abarka- 'esaten dio, diotso' adierazteko, eta beste batean -Confesino Ona- 'irauten dio' adierazteko. Bigarrenaren partizipioa iraun dela ez du inork zalantzan ipiniko. Bada lehenbizikoarena ere, Fr. Migelen tes– tua::1 irakurtzen den dirau 'dio, esaten du' adizkia kontutan hartzen dugula, iraun dela esan daitekeela uste dugu. Baina ez Mogelek bakarrik, Pecro de Astarloak ere erabiltzen du dirautza 'irauten dio' adierazteko; eta dirautze 'irauten die': (28) pagadu beguit bacotzac deuztan zor gustija lau, bost, edo sei urte barru, au da, vicitziac dirautzan artian (Urteco Domeca Gustijetaraco Verbaldi Icasbidecuac, I, 225, 15. lerroa). (29) ain sendo batu, eta lotuten dituz Sacramentu onec senar emas– tiac, ce ecin inundic bere urratu, ez soltadu leiteque locarri au, vicitziac dirautzen artian, edo bata, edo bestia il artian (lb., I, 246, 1. paragr., 17. lerroa). Bukatzeko, baldin deutsa/deutso eta bere senideek *EDUN badute errotzat, baldin diotso eta bere aurrideek *IO -Azkuek bere Morfologia Va.!ca-n (707, 2. paragr.) *ION aurkezten du~ badute oinarritzat, zergatik dirautsa 'esaten dio, diotso' eta bere_ek ezin dute izan IRAUN beren par:izipiotzat jatorriz edo analogiaz? erbestetu.· Sarasolak Larramendiren hiztegira bidaltzen gaitu. Desterradu hitzaren sinonimo bezala ageri da hemen: (30) Evaren Hume desterraduboc, edo erbestetuboc (11,3,1, 1788). eretxi/eritxi. Behin ageri da eresien, beste guztietan derichat, erichan etab.: (31) neque andizat dauco seme, eta alaba deungaro azijac, bere guraso, eta nagosijagoari eranzunbagaric egotia: gatch eresten– deutso pacienciyaric eztaucanari, deungaro eguitendeutsanari parcatutia (17,2,1, 1789). (32) edozein diligencia derichat izango dala laburra aurquituteco ain gauza pare gavecoa (1,1,2, 1778). eroan/joan/ohi. Ohizkotasuna adierazteko ohi erabiltzen du gehien– -gehienetan, bost bat aldiz aurkitu dugularik eroan eta bi aldiz joan. (33) Lelengo veguiratutebat(ec)... ez oidau eguin calteric (16,3, 1789). (34) guizon gazte, eta emacume libertade larreguicoac... esandaroez barre eraitearren lagunai onelaco verba nasaiyac (15,2, 1789). (35) enzuten dagoz lagunac gustoz, eta aoti ura dariyoela (esandoi– yan leguez) (15,4, 2, 1789).

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz