BCCCAP00000000000000000001030

550 EUSKERA - XXXVII (2.aldia) (22) elduzan Centurio soldaduba aren Divina Magestadiagana erre– gutu, eta esateutsa/a gaurco Evengeliyoac dirauscum leguez (3,1,2-3,2,1. lerroa, 1786). (23) Escritura Sagradubac dei eguitendeutso Espiritu Santubari Izen ascogaz: Deitutendeutso Paraclito... Deitutendeutso Iturri vici... Esatendeutso Espiritu zuzen... Dei eguitenyaco; Pobre guztiyen Aita (6,4,2, 1801). (24) San Juan Damasceno gloriosoac, eta Santo Thomas neure Maesubac esatendeuscube, oracifi.oia dala gueure entendim_en– tuba Jangoicoa gana jasotia...: Aita San Basilio, San Gregorio, eta Santa Theresa neure Amac diiiue... : Aita San Agustin gloriosoac diiio...: Azquenic santu guztiyac datoz esatera... (10,1,2, 1787). Badago bestelako hitz alternantziarik, esaterako gura ta nahi, eroan ta ohi pareekin. Ondorio bezala, esan dezagun diraustazu eta antzekoen partizipioa, pasarte horren arabera eta bertan oinarriturik, "'iraun dela. Ezaguna da aditz hau beste esanahi batekin: egoera berean jarraitu, egoera jakin bati eutsi. Hauta-Lanerako hiztegitik hartu dugu azalpen hori, eta Sarasola berak bertan dirauskunez, laguntzailerik gabe ere jokatzen da, "hiruga– rren pertsonako nork-dunak izan ezik, gutxi erabiltzen" direla besteak. Ezaguna da baita ere, multzo txiki bat osatzen duten beste zenbait aditzekin, NOR-NORK egitura jarraitzen duela (Ik. EGLU-11, 340-343; P. Lafitte. Grammaire Basque, 411. z.). Baina, eta hemen dugu goian esan dena baieztatzeko ikusten dugun bigarren oinarria, NOR-NORI-NORK darabil behin Juan Antonio Moge– lek. Eta, hain zuzen, lehen plazaratu dugun diraustazu eta abarren seni– dea ta aurridea da aurpegiz: dirautsa(n) 'irauten dio' da adizki hori. Irakur dezagun Mogelen testua: (25) Adigarri bat. Euscaldun guzti guztiac..., dauquee Aita Palacio– sen enzutia. Gure zori chaarrez, zaartu da gaissua; jausi jacoz gorputzeco indarrac, ta bacarric dauca zoli zolija, Jangoicuac emon eutsan min garbi ta verba eder asco atera dituzana. Uste dot, orain dino icusico dabeela, ez onez, ez zaldiz ibili danian, guizonen batzuben besuetan daruela Eleissara San Juan Evan– gelistia erauten eheen leguez, amasiac dirautsan artian iracas– teco Ceruco vidia. (Confesino Ona, 1803, 293). Adizki hori bera, hots, dirautsa, aurkitzen dugu Mogelen Peru Abar– kan behin baino gehiagotan, 'esaten dio, diotso' adierazteko: (26) Sagu bi celai baten / Egozan gauzac esaten; / Bata zan baso– cua, / Bestia echecua. / Dirautsa ac oni; / Gurozu neugaz etorri? (96,4. paragr.).

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz