BCCCAP00000000000000000001030
FR. MIGELEK DARABILTZAN ZENBAIT HITZEZ- Frantzisko Ondarra 549 2. Adizki horien partizipioa gure autorean ez da erautsi, irautsi edo irauntsi. Gero esaten dugu zein edo nola den, 13. testuan aurkitzen den esaldi baten arabera. Besterik gabe, aldatzen dugu esaldi hori: (19) Gordebiardeutsee criyau, criyadac fidelidadia euren vgazabai gauza guztijetan; gorde, eta gueitutendavela echeco ondasuna eureena propijoa baliz leguez veguiratutendeutseela: euquibiar– dave fidelidadia mifiian; verba guichi, eta biardanian bacarric eguitendavela; dalaco erremediyobat pecatu ascotaric aparteta– co: Qui odit loquacitatem extinguit malitiam: diiio Espiritu San– tubac; eta beste lecubaten dirau; verba asco eguitendan lecu– ban faltaco eztala pecatuba: Jn multi/oquio peccatum non deerit (13,2,4, 1789). Ez dugu dudarik egiten testu horretan difio eta dirau esanahi-kideak edo sinonimoak direla, eta dirau adizkiak ez duela esan nahi 'jarraitzen du' edo holakoren bat, ez bait du jarraitzen edo erasten Espiritu San– tuak, bigarren lekuan aipatzen den liburua, hots, liber Proverbiorum, bestea, Liber Ecc/esiastici, baino lehenago dagoelarik Biblian. Beste bi aldiz aurkitu dugu beste leku baten esapidea, eta hemen ipintzen ditugu biak: (20) Espiritu Santubac... : Jeremias Profeta Santubaren aoti diraus– cu: Ventanabazuc diriala veguiyac, ceinzubetati sartu oidan arimara eriyotzia: ascendit mors per fenestras: beste lecubatem: ez eguizu veguiratu emacumien edertasunera... : ne respicias mulieris speciem" (16,1,2, 1789). (21) Au da viciyen lurra, David Erregue Santubac adietan emoten– deuscuna; cefietan (difio) Jaunaren ondasunac icustia sinistu– tendavela: Credo videre bona Domini in terra viventium: beste lecubaten difio: zu zara neure esperanza guztiya... : tu es spes– mea... " (18,4, 2, 1792). Bi adibide hauetako lehenengoan, beraren bigarren zatian, ez dago adizkirik, lehenbizikoan dirauscu ipintzen duela. Aipatzen diren liburuak Prophetia Jeremiae eta Liber Ecc/esiastici dira, bigarren lekuan aitatzen den liburua, hemen ere, goiago dagoela Biblian bestea baino. Bigarren adibidea liber Psalmorum izenekotik dago hartua, lehenengo aipamena 26. salmuari dagokiola, eta bestea 141.ari, bertan lehenbiziko zatiko adiz– kia eta bigarrenekoa difio dela. Zergatik darabil dirau predikariak lehen aipatu dugun pasartean? Gu::-e ustez, difio ez errepikatzeagatik, ez ipintzeagatik bi aldiz bata beste– tik hain hurbil: estilo arazo eta borondatea. Badaki horrelakorik egiten, eta, hain zuzen uerba dicendi direlakoetan hori gertatzea ez da gauza arraroa. Hona zenbait adibide:
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz