BCCCAP00000000000000000001030
548 EUSKERA - XXXVII (2.aldia) que discurre, intenta y prev1ene, la enemistad, o la dafi.ada intencion: en fuerza de lo qual se dice, Todos los tiros de la envidia se assestaron contra Fulano. Lat. Alicui perniciem machinari. In aliquem machinas dirigere" (Ik. s.v.). Beraz, beharbada esan liteke Mogelen irauntsi 'asestar de palabra' erauntsi aditzaren aldaera bat izan litekeela, honek, 'jo', gazt. 'golpear' esan nahi duelarik, besteak beste. Bestalde, irauntsi izen bezala ere ageri da, eta Azkuek dioenez, 'discurso, conversaci6n' esan gura du. Adibidea, berriz ere, Peru Abar– katik hartzen du, Mogelek Salustioren De coniuratione Catilinae-tik itzuli– tako pasartea honela ematen duela gaztelaniaz Azkuek: "con todos los discursos, conversaciones y reconvenciones". Salustiok idatzi zuena hau da: (15) "Compertum ego habeo, milites, uerba uirtutem non addere, neque ex ignauo strenuum, neque fortem ex timido exercitum oratione imperatorios fieri" (De Coniuratione Catilinae, LVIII). Pasarte hori honela itzultzen du erdarara 1804. urteko liburu batek (D. Gabriel, Obras de Cayo Salustio Crispo. Madrid, 1804): (16) "Se bien, 6 soldados, que las palabras a nadie infuden valor; y que ningun exercito se hizo esforzado de cobarde, ni de timido animoso por las arengas de los Generales" (178-179). Frantsesez dagoen 1964. urteko itzulpen batek (Alfred Ernout. Sa/us– te. Catilina, Jugurta, Fragments des Histoires. Texte etabli eta traduit par .... Paris, 1964) honela dio: (17) "Je sais bien, soldats, que les paroles ne donnent pas de courage, et que le discours du genera} ne suffit pas a faire une bonne armee d'une mauvaise, ni a transformer les laches en braves" (119). Mogelek ez du pasarte hori hitzez-hitz bihurtu, honela bait dio: (18) "Ezaguturic daucat neure soldadubac, ez diriala verba soil ta utsacaz azcortu ta vizcortuten guizonen biotz jausitu ta macal– dubac. Soldauteguija nagui, buruguifi. ta lepozalia bada, iraun– tsi, jardun ta equin guztiacaz leena gueratuco da, ta iguituco ez da ecertara" (Peru Abarka, 203-204). Bukatzeko, Salustioren pasarte horretan ez dago oinarririk irauntsi hitzak 'conversaci6n' esan nahi duela baieztatzeko, bai ordea 'discurso, arenga' (1). (1) J. A. Mogelen Cristaubaren lcasbidea-n, Villasantek prestatuan, "milia irauntsi, ta sifiugaz" leitzen da eta paratzaileak 'discurso, conversaci6n' itzuli du irauntsi (Vocabulario, s.v.). Baina siiiu 'mueca, burla' baldin bada (Vocabu/ario, s.v.), eta benetan hola da, irauntsi ere antzekoren bat da esapide horretan, eta ez 'discurso, conversaci6n'.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz