BCCCAP00000000000000000001030
1 ! • 1 ! FR. MIGELEK DARABILTZAN ZENBAIT HITZEZ- Frantzisko Ondarra 547 erautsi. Aditz hau ematen du Euskaltzaindiak (Euskal Gramatika, Lehen Urratsak-11, 224. or.) diraustazu, dirautsut, dirauskue, zirautsela, eta horien antzeko adizkien partizipiotzat. Esanahia, berriz, ez du ema– ten, baina jartzen dituen adibideetatik ikusten da 'esan' dela. Pedro Pujanak ere (Euskal-aditza (Bizkaiera), 126) erautsi eta 'esan' ematen dizkigu. Baina Bizkaieraren Idatzizko Arauak, Deklinabidea eta Aditza deritzan liburuan irautsi 'replicar, reponer' irakurtzen dugu (121. or.). Azkuek bere Morfologia Vasca-n (706-707) *irautsi 'hablar a alguien' (eta ez omen dauka "infinitivo"rik) proposatzen du, horrela zuzen– tzen edo aldatzen duela hiztegian ipini zuena:· erautsi 'insistir, hablar, ocuparse' (Diccionario Vasco-Espaiio/-Frances, I, s. v.) eta irauntsi 'hablar' (Ib., s. v.). Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca-n ere biak ematen dira: erautsi 'hablar, insistir, ocuparse' eta irauntsi 'hablar', eta irautsi hitzaren laugarren adieran erasten da irauntsi-ren aldaera dela; beraz, erautsi, irauntsi eta irautsi. Guzti hori irakurri ondoren eta gure testuek dakartena ikusirik eta iritzi horiekin erkaturik, bi arazo sortzen zaizkigu eta bi galdera egiten ditugu: 1. zein da gure testuen arabera diraustazu eta horren antzeko adizkien esangura? eta 2. zein da adizki horien partizipioa? 1. Euskaltzaindiak eta Pujanak erautsi 'esan' dela diote, Bizkaiera– ran Idatzizko Arauak liburuaren egileek irautsi 'replicar, reponer' dela dirauskue, eta Azkue ta Diccionario Retana-k diotenez irautsi eta irauntsi 'hitz egin' dira, erautsi berriz 'insistir, hablar, ocuparse'. Fr. Migelek aditz honen sei adizki erabiltzen ditu, gehienak sarri agertzen direla, eta beti 'esan' adierazten dute, gure ustez. Hona hemen zenbait adibide: (12) Jesuchristo itzala bacarric salvau, eta ceruco gloriya logretanda– veenacaiti; Doctrina deunguia da, eta gure Salvadore onaren injurija andicoa: S[a]n Pablo Apostolubac dirauscu guztiyocaiti ilzala (4,4,2, 1787). (13) Ain bierrecua da fedeco articulu onen ezaueria, ce S[a]n Pablo Apostolubac dirautse Corintiotarrai: Sinisqueraric ezpadago... (9,1,1, 1787). Azkue eta Diccionario Retana-k auzi honetan irauntsi plazaratzeko, Peru Abarca aipatzen dute. Liburu hori zabaltzen badugu, ikusiko dugu irauntsi 'asestar de palabra', dirauntsat 'asesto de (palabra)' eta niraun– tzan (sic -tz-) 'yo asestaba de (palabra)' (38,1). Azkuek eta biak goiko dirauntsat honela itzultzen dute: 'se lo digo, le hablo'. Ikusten denez, Peru Abarkan NOR-NORK zena NOR-NORI-NORK bilakatu da: 'asestar de palabra', berriz, 'decir'. Mogelek dakarren erdal itzulpen horri buruz Real Academia Espafiola-k argitaratu zuen Diccionario de Autoridades-en hau leitzen dugu: (14) "Assestar. Metaphoricamente enderezar (guk azpimarratua) con– tra uno y en su dafio, de obra, u de pa/abra (guk azpim.), lo
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz