BCCCAP00000000000000000001030
546 EUSKERA - XXXVII (2.aldia) andiki. Sarasolak Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia, s.v. Larramendiren hiztegira bidaltzen gaitu. Fr. Migelek badaki erabiltzen andiki eta andikidi: (2) baso sagraduoneetan edateeben Erreguiac, andiquiac, eta ema– cumiac (1,4,1, 1778). (3) Principe, edo Andiquidi Poderosobaten (12,5, 1788). antxina. Sarasolak Larramendiren hiztegira eramaten gaitu, antzina hitzaz ari dela. Aurkitu dugu hemen, antxina bezala: (4) anchinaco Filosofoen ustian (2,1,2, 1781). atzerabide. Sarasolak 1803. urtean kokatzen du hitz honen lehen age– rraldia. Hemen 1801.ean ageri da: (5) vsoaren egoacaz leguez Jangoicoagana ega eguiteco dificultade bagaric, edo atzerabide bagaric (6,2,2, 1801). duin. Sarasolak 1802.ean kokatzen du lehen agerraldia. 1788.ean ageri da hemen: (6) 0 Ama guztiz gozoa erregutueiguizu (sic) gugaiti izangaitian duin Jesuchristoren aguin sariyen (11,4,3 1788). egipide. Azkue, Diccionario Retana etabarrek diotenez, 'obligaci6n' esan nahi du hitz honek, besteak beste. Fr. Migelek 'egite, egintza' adierazteko erabiltzen du, behin 'egiteko', gazt, 'empleo, funci6n' esan nahi duelarik. Adibidez: (7) (Trinidadeco bigarren persona) aric etorricodala mundubaren amaiyan viciyac, eta illac juzgueetara, emoteco bacochari sariya, edo castiguba, celan dirian bacocharen obra, edo eguipidiac (6,1,1, 1801). (8) Filosofo gentil(ac)... dacuscuz cizpuru, ta negarrez egonciriala..., icusiyagaz bacarric, pecatariyen eguipide deunga, eta errazoien contracoac, eta consideracifio bagaric eguitencituveenac (19,1,1, 1792). (9) celan gorpuzeco parte guztiyac lagundutendeutsen alcarri vici– tza, eta izaite naturala emoteco, bacochac bere empleo edo eguipidia daucala; aian... (begi, belarri, oin eta eskuez ari da) (8,1,1, 1787). eraitu. 'Eragin' -berak erain idazten du- edo 'erazi' esan nahi du. Baina uste dugu okerra dela, eta eraiteco idatzi nahi zuela, horren partez eraitu eraiteco jarri duelarik. Hurrengo orrialdean "sinistu erai– teco" dio (4,3,1). (11) Jangoico ta guizon eguiyazco onec padecidu eta crucebaten itzala sinistueraitu eraiteco (4,2,1, 1787).
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz