BCCCAP00000000000000000001030
FR. MIGELEK DARABILTZAN ZENBAIT HITZEZ Donostia, 1991-Vl-28 Frantzisko Ondarra Fr. Migelen 19 testu ezagutzen ditugu, 1778. eta 1792. urteen bitar– tean idatziak izan zirenak. Horietako zaharrena Aita Villasanteren ome– naldi libururako prestatzen ari ginela, irakurri genituen berriz ere testu guztiak. Eta txosten bat paratu behar genuela ta, hautatu genituen horie– tan aurkitzen genituen zenbait hitz, euskal lexikorako jakingarri gerta litezkeela uste genituenak. Hautaketa egitean, puntu hauek izan genituen kontutan: 1. Larramendirekin zer ikustekorik bazuten; 2. Aldaera edo adiera berriren bat eskaintzen ote zuten; 3. Antzinatasuna; 4. Etab. Alfa– betoz antolaturik ematen ditugu. Baina, nor da Fr. Migel (de S. Francisco)? Munitibarren jaio zen karmeldar fraide bat: Munitibarren 1745. urtean jaio eta Corellan 1765.ean fraide bilakatu. Markinan ageri da 1778. urtean eta bertan bizi eta egiten du lan 1808. arte, data horretan komentutik jaurtikia izan zela. Mendatan hil zen, baina ez dakigu zein urtetan: bakarrik dakiguna da 1815.ean ez zegoela bizien artean. Beraren berri labur bat eman genuen gure Sarrera hitzaldian (Ik. Euskera, XXVI (1981-2), 635. or). ZENBAIT HI'IZ ainzat. Otxoa de Arinek erabiltzen du, baina XVIII. mendeko beste idazleetan ez omen da ageri hitz hau (Orotariko Euskal Hiztegia, s.v.). Behin aurkitu dugu gure testuetan, eta 'halakotzat' esan nahi du: (1) Motibo oneecaiti esatendeuscu San Pablo Apostolubac; Jesu Christoren Pasifioe, ta eriyotza Prediquetia zaia Judegubenzat escandaluba, eta Gentilenzat disparatia; ainzat arceebelaco: Judaeis quidem scandalum; gentibus autem stultitiam (4. testua, 2. orrial– dea, 1. paragrafoa, 1787. urtea). 8
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz