BCCCAP00000000000000000001030
FR. MIGELEK DARABILTZAN ZENBAIT HITZEZ - Frantzisko Ondarra 555 sarzera. Ez dugu aurkitu hiztegietan, eta '(eguzkiare) sartzea edo itzal– tzea' esan nahi du. (58) Eguzquiyaren sarceran icusicodozu sarritan daguala odei balz ilumbat (5,4,2, 1787). terziyo. Ezin dugu asmatu hitz honen esanahia. Azkuek, Peru Abarkan (151, 27. lerroa) oinarriturik, bere hiztegian dioenez, tertzio 'termino medio, cantidad regular' da. Villasantek (J.A. Mogel. Cristaubaren Icasbidea (3). Ik. Vocabulario, s.v.) hori bera dio, eta 'medida' erasten du. Pr. Bartolomek (Icasiquizuna, I, zatia, 271-274) erabiltzen du 'estado, situaci6n' edo holakoren bat adierazteko, eta baita 'medi– da (?), raya (?), punta (?)' adierazteko ere. Juan Ajuriak, c. 1824. urteko prediku batean tercijo-tercijocoac dio, eta 'antzekoak, modu batekoak, berdintsuak' esan nahi du beharbada. Fr. Migelek behin darabil eta 'modu, egoera', gazt. 'estado, modo, situaci6n' edo holakoren bat adieraz lezake. Hona Fr. Migel eta Ajuriaren testuak. (59) (viztu ondoren) guztiyac (izango dira) edadebatecoac, ogueta amairu urtecoac, Jesuchristoren irudicuac... ; ... guztiyac izango dira ogueta amairu urte terciyocoac; ain modutaco gorputza euquicodau bacochac, celacoa euquicoeban, eldubaliz ogueta amairu urteetara naturalezaren falta..., edo beste nequebagaric (9,4,1, 1787). (60) lurrecoen artean (animaliez ari da) daode chimio casta batzuc, gure tercijo tercijocoac (Juan Ajuria, 3. testua, 6,5). ulertu. Ez da ageri testuetan, bere ordez aditu erabiltzen delarik. (61) Irudibategaz adituco dozu obeto (3,4,2, 1786). zelan/nola. Lehenbiziko testuan (1778. urtekoa) nola ageri da beti, biga– rrenean (1781) behin ikusi dugu nola eta bi aldiz zelan, hurrengoetan (1786-1792) zelan ematen da bakarrik. (62) icasicitubaneco (S. Ramon Nonatoz ari da) escolaco lelengo letraac, nola eracutsieban ain devocifio andiya Eleizaco gau– zeetara... ; galarazo naieutsan bere guraso jaquituriyabagueac ceruco vide zuzenau (2,3,1, 1781). (63) celam zan (S. Ramon Nonato) guraso noble, eta aberatsen semia... Eta alam cuidado andiyagaz acieban bere Aytac (2,3,1, 1781). (3) Liburu honetan, 69. atalean, "tercio, edo ereduban" leitzen dugu, eta 'arau, era, modu' izan liteke; 87. atalean, berriz, "tercio, edo eredura", esapide hori 'arabera' itzul litekeelarik, beraz tercio 'arau, era, modu' hor ere. Behin baino gehiagotan ageri da ereduban (Ik. 33, 101, 164. ataletan) eta ez letorke gaizki horren ordez arabera ipintzea. Esan dezakegu, bada, terzio, eredu eta arau adiera antzekoak direla.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz