BCCCAP00000000000000000001030

FR. MIGELEK DARABILTZAN ZENBAIT HITZEZ- Frantzisko Ondarra 553 gun/nahi. Erruz ageri dira biak, baina gura sarriago nahi baino. Esaldi batean biak azaltzea gerta daitekeen gauza da, estilo arazoa, eta hitza ez errepikatzeagatik. (40) daucazuzan falta, edo imperfeccifio biyetaric, cein naidozu quen– dudaizudan, gorputzecoa, ala arimacoa? Cein guradozu, gorpu– tza osatu, ala entendimentuba arguitu? (11,1,1, 1788). (41) Adanen Seme, Alabaac mudetandirian leguez egunian egu– nian,... egunbaten naieztavena, urrengoan guradau (4,4,1, 1787). itxiilarga/zarratu. 'Utzi' adierazteko itxi erabili ohi du, behin bakarrik aurkitu dugularik larga 'utzi'. Behin itxik 'hertsi, hetsi' esan nahi du, zarratu bakanen bat ere ageri dela horretarako. Bestalde, zarratuk bi bat aldiz 'eduki', lat. 'contineo', gazt. 'encerrar' esan gura du. (42) ordibatec neguez ichicodeutso edate larreguijari (17,2,1, 1789). (43) icusieban cein ondo esplicauric /argacituban guizon onen (Ale- xandro Mazedonio Enperadorearen)... triunfo, edo goymenac Homero erichan Predicadore andiyac (2,1,1, 1781). (44) zarraturic, edo veguiyac ichiric ezin ibiliguinaitez (16,1,2, 1789). (45) amar mandamentu santu oneec (esatendogu) zarratutendiriala, edo aurquietandiriala mandamentu bitan (17,1,1, 1789). izaite. Izen bezala 'Izai te' erabiltzen du eta 'izaera', lat. 'natura' adierazten du, 'existentia' ere adieraz dezakeelarik, gure ustez. (46) ezlizatequez (Demonifioez ari da) viurtuco Jangoicoagana euren naturaleza, edo izaitia mudaubagaric (4,4,1, 1787). (47) Dalaco (eguzkiaz ari da) arguibat bere lelengo instanteric eta izaiteric inos iluntasunic euqui eztavena (2,2,2, 1781). jaiakera. Bere esanahia 'jaiotza' da eta Nikolas de Zubiak ere baradabil (ASJU, XVII (1983), 150,1. paragr.). (48) Maria Santissima Ama maite ori, izanzala Doncella, ta Virgina garbiya, resplandore, eta graciyaz betia jaiyo bafio leen Seme eguiyazcoa, jaiyaqueran, jaiyo ezquero, ta beti Virgina dala (4,1,1, 1787). luzabide. Azkuek Astarloaren Urteco-tik hartu du, eta 'demora, .dila– ci6n' dela dio. Gure testuetan 'continuaci6n, prolongaci6n, prosecu– ci6n' edo holakoren bat. (49) Eguitendave pecatu mortala araco personaac, ceinzuc verba loiyac, edo conversacifio deshonestoac enzuten egonic, emo– tendeutsen luzabidia euren itaune, eta eranzutiaquin jarraitu– deiyon bere conversacifio deunguiari, eta esandaizan beste verba deunga gueiyago (15,4,1, 1789).

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz