BCCCAP00000000000000000001030
552 EUSKERA - XXXVII (2.aldia) eskubide. Gure testuetan beti (2) 'ahalmen, potestas' esan nahi du, eta ez 'dretxo, ius'. Aizkibelek bere hiztegian (Diccionario Basco-Espafiol, 1186 or.) dakarrena, Astarloan oinarritzen dela (Urteco, I, 121), oso ongi dagokio Fr. Migelen eskubide hitzari, honela bait dio: "facultad, poder, potencia o virtud para hacer alguna cosa". Orain ipintzen ditugu karmeldarraren zenbait pasarte: (36) Jangoicoac bere escubide neurribagacoagaz mirari andibat egui– teebala... jazozan au (4,2,2, 1787). (37) Elessiac daucala potestade, edo escubidia Jesuchristo gure Reden– toriac emonic parcatuteco pecatubac (8,3,1, 1787). (38) Celebretanditubenac... conversacifio deshonesto deungaac, espe– cialmente... galarazoteco escubidia dauqueenac, eguitendave peca– tu mortala (15,4,1, 1789). goimen. Ez dugu aurkitu hiztegietan, eta bere esanahia 'triunfo' da. (39) Alexandro Macedonio Emperadore andiya(c)... icusieban ver– tan cein ondo esplicauric largacituban guizon onen excelenci– ya, victoria, triunfo, edo goymenac Homero erichan Predicado– re andiyac (2,1,1, 1781). (2) Eskubide hitza asko erabiltzen da gaur egun 'deretxo', lat. 'ius' adierazteko. Baina, uste dugunez, 'ahalmen', lat. 'potestas' adierazteko erabiltzen zen ia beti bizkaie– razko testuetan behinik behin 18. mendeko amaieran eta 19.aren hasieran. Guk ezagutzen ditugun J.A. Mogelen bi ez beste pasarte guztietan nahikoa da 'potestas' bihurtzea eta ez dago 'ius' itzuli beharrik. Esaterako, Angel Zelaietak (ASJU, 1978-79, 135) ematen digu 'derecho, facultad' eta bidaltzen gaitu Peru Abarkara, 107: orrialde horretan bi aldiz ageri da eskubide eta nahikoa da 'potestas' itzultzea. Peru Abarkan bertan, latinezko testuak euskararatzen direla, aurkezten da berriz ere behin da berriro. Tacitus-en testua bihurtzen delarik eta 108. orrialdean escuvide idazten da, latinez 'auctoritas' dagoelarik eta frantsesez– ko itzulpen batek (lehen aipatu duguna, hots, A. Emout, Sa/uste..., 33) 'autorite' dioelarik. Cicero-ren pasartean eta 213. orrialdean 'escuvide andi bagaric' irakurtzen da, latinez 'privatus' dagoelarik eta frantsesezko itzulpenak 'simple particulier' dioelarik. Titus Livius– -en esaldian eta 217. orrialdean "muga, escubide ta Jeguiac" ipintzen da, latinez guzti horrendako 'iura' dagoelarik eta frantsesez 'droit'. Mogel beraren Confesino Ona-n eta 18 or.an (1897.urteko agerpenean) eskubidea 'potestas' dago, eta 56-58. or.etan bost aldiz ageri da eskubidea 'ius', baina behin bakarrik balitz bezala, denek gauza bera ukitzen baitute. Villasantek paratutako egile beraren Cristaubaren lcasbidea-n eta 66.atalean (Vocabulario, s.v.) nahikoa litzateke 'potestas' itzultzea. Afiibarroren Escu-Librua-n (121,1 eta 125,8 orrialde eta paragrafoetan) escu-bidea eta escu-vide leitzen dira eta biak 'potestas' dira. Diccionario Retana-n esaten da eskubide 'derecho, poder, facultad' dela, baina bertan aipatzen den Astarloaren pasartean ez da 'derecho', bai ordea 'poder, facultad', lat. 'potestas', Aizkibelek bihurtu duen bezala, pasarte bera hartu duela oinarritzat. Bermeon 1822. urtean predikatutako sermoi batean, Alfonso Irigoienek argitaratutakoan (Euskera (1960), 354. or.) "escubide edo poderiyo andijagaz" dugu, beraz 'potestas'. Gaur egun ere ez dago ahaztua 'potestas' adierarekin, eta hor dugu adibide bat Liturgi Euskaratzaile Taldea-ren Itun Berria-n: "bekatuak barkatzeko eskubidea" (Lucae, 5,24).
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz