BCCCAP00000000000000000000351

JosÉ MARÍASATR~STEGUI Horrek ez du esan nahi txikitan etxeko euskararik ikasi ez zuenik. 1808an jaio zen, urriaren hamekan. Bere bizia aztertu duen aita Ildefonso Ziaurrizkoak dioen bezala, Adoainen euskara egiten zen orduan, gero laster galduko bazen ere. Ikasi zuen, beraz, gurasoen euskara 3. 1928an sartu bazen frailetxean, hogei urtetan utziko zuen bere herriko hizkuntza entzutez, eta meza eman ondoan misiolari izan zen Ameriketan. Ez da harritzekoa hirurogeita bost urteetan Ipar Euskal Herrira itzultzean (1873) , ahanztorraturik edo erdi galdurik eukitzea txiki denborako min- tzaira. Baionan egondu zela badakigu eta, nahi eta ez, berritu behar izango zuen euskara, nahi baldin bazuen predikuren bat eman. Bere egonaldi hon- tako esku iskribuak izan daitezke. Idazkera hangotua agertzen du: hau, hura, mundu huntako, lehen, hiria, ohore, halabiz, gehiago, eta abar. Batzutan bikotasuna ikusten da: ilqui, elqui = berpiztu. «Lembicico Misterio gloriazcoan. .. nola irur garren egunean ilquicen Jesus glorios, gue- hiago ez iltzeco.» Eta aurrerago: «Cein andia ote cen J . C-ren gloria elqui izan cenean tombatic*. Idequi, idoqui, e.a. Ortografian ere berdin gertatzen zaio: heriotzea, eta eriotzea. Zenbait aldiz gaizki hartua du idazkera: «Apostoluak eta Aingeruak arritzen dira Maria ahala icustiaz ... » «Nolacoa den vicia, ahalacoa dela eriotzea». Eta gero honela dio: «. .. sobera erran dezaket (gure eriotzea) ez dela izanen alacoa». Hala, halacoa idatzi beharrean. Dirudienez ez zuen hizkuntzaz erabat jabetzeko astirik izan. 1880an hil zen Sanlukar Barramedakoan. Horrexegatik, behar bada bere hizkuntzan badira txikitatik gordetako punduren batzu, Sakonki begiratzeko gauza litzateke. Esate baterako, badira hitzen batzu ahoskatzeko gogorrak: abrats, abratsta. «Gure Eliza Ama Sainduak.. . vere partetic eguin du ahal gucia abratsarazteco indulgenciez ahala parcialez nola plenariez. Sei Erromaco Aita Sainduec anitz indulgenciequin abratsta dute otoitz saindu hau.» Drechua = eskubidea. Hego aldeko kutsua duela iduri du, erdal derecho iturritzat harturik. «Gure lembicico guratsuec becatua eguin zuten bezain fite galdu zuten ceruco drechua.» Aditzean ikusten da zalantza gehiago. Zuzenketa batean honeln idatzi zuen lehenik: «Oh cein fite erreglatuco diren guiristinoen costuma tzarrac! 3 P. Ildefonso de CIÁURRIZ, Vida del Siervo de Dios P. Fr. Esteban de Adoain, ca- puchino misionero apostólico e n América y España. (Barcelona, 1813), pp. 335-336.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz