BCCCAP00000000000000000000351
irabazten direla verreun egunen indulgenciac, eta Pio zazpigamac irur-eun egun aldi bacochan. Eta ontas landa indulgencia plenaria Maria Sainduaren uortz besta principalenetan. Oc dire, Concepcione, Natiuitate, Anunciacione, Purificacione eta Asuncione, confesatuz eta comunicatuz (............ ) Beraz cer erran dezaquet nic guehiago Maria Sainduaren (ohore)tan? Aditu duzue nola errezatu bear duzuen misterio gozosoac, dolorosac eta glo- riosa~consideratuz. Aditu duzue cer devocione, atencione eta afetuequin erran bear duzuen Arrosario Saindua. (-)ai bada eztut erraten bertzeric, baizic deaburac berac erran zuena, hau da, Maria Sainduaren debocionearen azpian dagona, eta perseveranciarequin arrosarioa errezatzen duena eztela galduco. Hala erran cion deabruac San Dominicori. Saindu honequin asiniz hart arrosarioa esplicatzen, eta honequin finituco dut. Adizazue.. . Reyanesec erraten da, Florenciaco hirian uici cen Benita deitzen cen emaztequi escandalosa bat. Hiri artara arribatu cen predicatzera gure aita San Dominico. Curiositatez joan cen aditzera emaztequi hura. Bainan Jain- koak ukitu zion biotza eta instantean yoan cen Sainduarengana eta erran cion nahi cela confesatu. San Dominicoc aditu zuen, confesatu eta oraino eman cion asolucionea, eta penitenciaz eman cion Arrosario Saindua. Bainan miserablea bereala itzuli izan cen becatura. Sainduac aditu zuen erori cela becatuan, eta bereala yoan cen emaztequi arrengana eta berri berritan con- fesatu zuen. Egun batez Jaincoac eracutsi cion infernua eta han icusi zituen anitz arrengatic damnatuac cirela. Bereala ikusi zuen liburu bat non ceuden beve becatu guciac tzenbatuac. Orduar;, estonaturic, arrituric, bainan confidenziaz beteric yoan cen Maria Sainduarengana, eta Mariac ardietsi cion penitencia eguiteco denbora. Ordu artaric asi cen penitencia eguiten, bainan beti oroi- tzen cen liburu artan icusi cituen becatuez, eta ahala erraten cion vere Ama Virginari quenzetzala becatuac liburu artaric. Maria Saindua aguertu cizayon eta erran cion barcatuac cirela becatu guciac, bainan beti oroitzeco becatuez, Jaincoaren misericordiaz, pasione sainduaz, eta oroitzeco anitz becatu gutia- goequin infernura yoan cirela; eta erran cion egun artan berean zortzi urteco aur batec infernure yoan bear zuela becatu batengatic. Aita Adoainen euskara Ipar aldekoa da gehien bat. Hiztegian eta jos- keran ageri da. Deliberacione fermu erabiltzen du, asmo sendo edo erdal propósito firme itzultzeko. Fite ezagutu cituen dio beste nunbait, laster, berehala ezagutu zituela agertzera emateko. Begiratu batekin ikusten da.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz