BCCCAP00000000000000000000351
donatzen da cerua, atsegin guzien echea, eta gracia gucien toquia, Saindu, Aingeru, Jesus, eta Mariaren compainia eta joaten da infernura malur eta maledicione gucien lecura. Emen gure uiotz guciarequin otoiz dezagun arguidetzala gure entendi- menduac, izplrituac, ezagutzeco mundu huntaco gauzac diren bezala, pasatzen direla itzala bezala eta cein andiac diren Jesus gure Aitac ofreitzen dauz- quigunac. Irur garen Misterioan contemplatzen da, nola Jesucristoc igorri zuen Izpiritu Saindua Mendecoste egunean Cenaculo deitzen cen (ezteira) toquira, non bildiac ceuden Apostoluac, Maria Virginaren compainian. Emen pensatu bear duzue, Apostoluac Izpiritu Saindua errecibitu baino lehen cein /lacoac, eta cein otzac ciren Jaincoaren amorian; bada hau gucia agueri da Jesucris- toren pasionean ceren batec saltzen du, bertze batec ucatzen du, eta guciec abandonatzen dute. Bainan Mendecoste egunean izpiritu Saindua errecibitu ondoan, eztire lehenagoco flaco eta otzec; ez, guelditzen dire Jaincoaren amorioz beteac eta onengatic ichurtzen dute beren odol gucia. Oh amorio divinoa! Arrazoin andiarequin erraten zuen San Agustinec, qui amat non laborat. Jaincoa m~itatzenduenac ez ditu sentitzen trabailuak, ez ditu sufritzen gurutzeac; Jaincoa maite duena alegratzen da miserietan, gozatzen da gurutze eta persecucionetan.. . qui amat non laborat. Ea, veraz, emen escatu bear diogu gure Ama Virgina Mariari, erdietsi diezagula amorio Sainduaren dohaina, eta orduan mundu huntaco miseria, gurutze, eta ... guretzat izanen dire eztiac. Laugarren Misterioan contemplatzen da, nola Maria S" amabi urte pa- satuez guero mundu huntan Jesucristcren eriotzearen ondoan eraman zuten Aingueruec cerurat. Emen pensatzen da nolacoa izan cen Maria Sdinduaren eriotzea. Oh cein yustoa, cein ona, cein eztia! Mariac icusten du arribatzen dela eriotzea, bainan icusten du alegranciaz, consolamenduz eta tranquilitatez beteric. Eztire icusten arren baitan inquietamenduac, icariac, lotsac, eta bel- durrac; ez, eta cergatic? Ceren Andre dena Mariaren vicia beti izan baizen ona, beti yustoa. Apostoluac eta Aingueruac arritzen dira Maria ahala icustiaz. Bainan badaquizue San Agustinec erraten duena, nolacoa den vicia, ahalacoa dela eriotzea. Eta gure eriotzea nolacoa izanen ote da? Ah, sobera erran dezaquet eztela izanen alacoa! Ceren momentu artan orai eguiten ditugun becatu eta uts guziac presentatuco dira inquietatzera, orduan pensamenduac, gogoetac ... Bainan adizazu, eta consola zaite, zuc usten baduzu becatua, bici gaisto eta escandalosa, eta ohoratzen baduzu Maria, onec Amaric oberenac bezala la- gunduco dizu eriotzeco orduan eta sentituco duzu Virginaren lagun ta arren debota guciec sentitu eta ezagutu duten bezala.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz