BCCCAP00000000000000000000310
gaiztoari (sic) eta mundu arroaren erakeri guziai? Abrenuntias Satanae et operibus ejus et pompis? Abrenuntio. Bai, ala da; ezin uka dezakezu. Ondo da, esango dio gero ondoren deabru amorratuak. Eta nerekin beti aserre arkitzen ziñan zu? Anima onaren ebillerak izandu dira geroztik onera zuk ekarri dituzunak? Etzera zu geienean edo askotan beintzat nik deabru galdu onek nai nuen gisan ebilli? Etzidazun (sic) zuk atsegin egiten neri, zere etsai galduari, eta atsekabe Jaungoikoari? Nik erakusten nizuna agitz gauza gogorragoa izanagatik Jaungoikoarena baño, Jaungoikoarena alde bat utzirik, etziñan lotzen gustoz nerearekin? Ezin ukatu dezu. Neri atsegin egiteko, galtzen zenduen zere dirua festan, jokoan, tabernan, familiaren da- ñutan edo era bereko beste gauzetan; eta Jaungoikoaren izenean etziñien ("elciñien") ardit bat ematen animen mezai, sakramentu aundiaren argiari, ez eta pobre gaxoai ere. Etziñion ordu erdi bat eman nai Jaungoikoari egu- nean mezatan, liburu batean edo orazio garbi bat egiten; eta ordu osoak, arrasalde (sic) asko eta egunaren parterik geienak igarotzen ziñuzen tripa- zankerian, festan, neska-bisitetan, mutil-dantzan ( "-danzany') edo gogo gaiz- toak nai zuen beste gauzetan. Jaungoikoari atsegin egiteagatik etziñuzen be- launak agitz urratzen, ta baraurik ateratzeko eta beste gauza onak uzteko etzitzaizkitzun falta aitzakiak; eta nik, zure tentatzalle onek, nai nuen (sic) joan-etorrietan eta beste gauza txar askotan galdu ziñitzan gau-egunak, eta agitz orretan urratzen zenduen zere osasuna ta burua. Ez da onela? Beraz esan gidazu (sic "guidazu"): Zer da au zere gisará bizitzea baizik? Zer zan au Jaungoikoarekin aserre ta nerekin adiskide izatea baizik? Au dá bataio santuan eman zenduen lenbiziko zere itza osatzea? Orra orduan deabru gaiz- toak adieraziko dizuna Jaungoiko beraren aurrean. Artuko dú geró beste biderik ere, eta galdeko (sic) dizu: Zer egin dezu zere denboran bataio berean eman ziñutzen beste bi itzakin? Osatu edo urratu egin dituzu? Ekusi dezagun. Bautismoan eman zenduen bigarren itza zan, aragi nastuak eskatzen dituen eta nik eragin oi ditudan gaiztakerietan etziñala sartuko sekulan. Baña egin dezu zuk zure itz onek ziona? Ez dezu askotan ausi zere itz on au? Ez dezu, zere gogo gaiztoari atsegin egin naiez, itzez, gogoz ta obraz zikindu Jaungoikoaren lege santa (sic), bataio berean gordeko zenduela bein ta berriz adierazi zenduena? Egin bazendu zure itz onek ziona eta bizitu baziña garbiro, izango zenduen izandu dezun baño osasuna (sic) ta diru geiago, biziko ziñan bizitu zeran baño luzaroago; etziñan gaur arkituko arkitzen zeran tranze gogorrean, eta igoko ziñan zeruko atse- gintasun zori onekora. Baña ausi ta urratu dezu zere itza, bizitu zera zere aragi loiak eta nik nai genduen gisan; eta orain izan bearra zera nere lagun zere zori gaiztoan. Badezu orretarako gai geiago ta geiago ere. Bada lenbizikoa ta bigarrena bezela, ausi dezu zere bataioko irugarren itzn ere. Itz onek ziona zan etziñala
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz