BCCCAP00000000000000000000310

tentu guziak, onak edo gaiztoak izan, erreparorik gabe. Damokles ("Demo- cles") zeritzan eta erregeren aldamenean ebilli oi zan gizon jakintsu batek losentxaz ta erregeri atsegin egin naiez, esan zion egun batean: cJauna, ba- deritzat munduko atsegintasun ta deseo on guziak bildu dituzula zere biotzera eta ez dala zu bezain zori oneko gizonilc jaio ere. Jaungoikoari eskerrak gu- ziagatik". "Eskerrik asko, Demokles", erantzun ("eranzun") zion errege. Dioni- , siok, "orain agertzen ( "aguetcen") didazun berri onegatik. Eta izan dezazun zuk ere parte nere atsegintasun orietan, geldi zaitez gaur ta afalduko dezu nere maian". Ezin obea izan zitekean erregeri ta erregeren maiko lagunai prestatu zitzaien afaria. Eta afal ordua etorri zanean, eseri ziran guziak maian, bakoitzari erregek señalatu zion tokian. Jarri zan, bada, Demokles magi ga- beko ezpata zorrotz bat gaindik beera zintzilika ("cincilica") zeukan silla batean; baña jarri zan an agindutako tokian eta non jartzen zan edo zer peligrotan esertzen zan etzekiela, eta atsegiñez ta pozaz jarri bazan ere, laster asko ito ziran poz ta atsegintasun oek. Bada lenbiziko edan-aldian burua zer- bait goratu ta ekusi zuenean, bere gañean zeukan ta erortzen bazan an bertan josiko zuen ezpata zorrotza, Jaungoikoak daki nola gelditu zan eskuan zeukan urrezko taza bere eskutik bota gabe; bada ain otza ta arritua gelditu zan bere burua tranze artan ekusi menean. Taza eskutik utzirik, aldatzera zijoan andik bere silla, baña: "Ez, Demo- kles", esan zion erregek erdi aserreturik, "zaude geldirik zauden tokian; ez da zer ortik mugitu, nai ezpadezu josi zaitzan (sic) ekusi dezun ezpatarekin nere soldadu batek edo bestek". Artu zuen orduan Demokles burutik oñera- ñoko izerdi otz batek, eta egondu zan arri egiña bezela afaria bukatu ta erregek bere aldamenera deitu zuen arte guzian; eta egondu zan bokadurik artzeko gogorik gabe eta artzeko ere eskumuturretan talentu gabe edo inda- rrik etzuela eta noiz ezpatak josi ta illa utzi bear zuen etzekiela. Maiko aldia egin ta jaikitzeko baimena izandu zuen ez-baidan ("ez bai- dan"), kendu zan Demokles bere ezpatapetik eta egin zuen ai bat, erioaren atzaparretatik atera balitz ( "baliz") bezela. Galdetu zion orduan errege Dio- nisiok: "Demokles, zure gogoac (sic) izandu dira eman dizudan afaria ta aditu dezun musika?". Burua bildu ta sorbaldak igotze batekin erantzun ("eranzun") zion Demoklesek zegokan guzia. Erregek au ekustean eta adis- kideak ziran bezela, esan zion Demoklesi: "Ondo seguratua neukan, bai, zure gañeko ezpata; eta ala ere orrenbeste izutu ta naigabetu zaitu, Demokles. Bada jakin ezazu baditudala nik ere ne2e biotz gañean ez bat, baizik milla ezpata, Nola, bada, uste dezu zori oneko gizona naizala ni? Baldin bazeneki zenbat bildur, zenbat naigabe eta zenbat egiteko nekagarri sankaka (sic) dauden nere barren onetan, besterik esango zenduke. Gaur nai dedanak as-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz