BCCCAP00000000000000000000310

Joan ziran erritik bein sorginlari nigromantiko au ta beste onen lagun batzuek at~e~intasuneko (sic) egun bat bestetan igarotzera udako egun bero batean. Eguraldiak baño agitz geiago berotu zituen ibilliak, jostaltetak eta bazkariko jate ta edate galantak. Eguzkia zerbait erori artean etzekiten zer egin beroz zeudenak, eta orietako batek esan zioil nigromantiko sorginlariari josta zedilla deabru gaiztoarekin eta ager zezala ekuskari bat edo beste. "Barka zazu, adiskidea", erantzun ( "eranzun'?) zion ark, "bada ekusia daukat enkantuko deira deabrua datorren denboran, itzulten (sic) dala irabazi ona- rekin bere infernura. Bego, bada, dagoan tokian eta ez dezala gaitzik egin emen gure artean". "Zer gaitz egin bear du?" esan zion besteak. "Eslratzen zatzunik ez egiteko aitzakiak dira oriek eta ez besterik". Au aditzean, beldurrez ta naiga- bez beterik bazan ere, artaratzen da nigromantiko tristea. Kenerazten ditu gelatik bear etzituzten gauza guziak, egiten du inguruko arrasto alik zabalen bat bere sorginkerietako zuen zigor batekin eta esaten die presente zeudenai: "Begira, ez du emen batek ere zer azkazalik sartu, sekulako galdu nai ez- padu". Au esan eta asten da bere zigorrarekjn zenbait arrasto ta beste gauza egiten, eta ots-egiten dio bere adiskide deabruari ager dedilla an ekuskari ón batekin. Ark au esan bezain laster, an agertu zan, ark zigorrarekin egin zuen inguruan, arbola ostodun ederrez egiñikako paseo itzaldun leun bat, zirudie- nez agitz luzea; eta bazterletan agertu ziran aitz bizian egindako (zizallu gisako) asientu edo jartoki ederrak, iñor bazan aen (sic) artean an eseri nai zuenik; baña deabruaren beldurrez, etzan sartzera atrebitu iñortxo ere. Bat batean kendu ziran andik arbola eder, paseo luze, belar leun ta aitz zizallu edo katabera egiñak. Andik laster erakarri zituen bere zigorrare- kin nigromantiko ark berak nork daki zenbat soldadu zaldizko, ejerzitu izugarri bi konpontzen zituztenak. Guziak zetozen eren arma zorrotz izuga- rri zuriakin; eta beren zaldiai espuelak sartuaz, bazijoazen alde batekoak bestera ta bestekoak batera, bizitasun ezin geiagoko batekin. Baña batak bestea an ill (sic) bear zuela zirudienean, kee (sic) biurtzen ziran bata ta bestea, ta laster galdu zan ekuskari au ere. Agertu zizten deabruak era bereko beste zenbait ekuskari ere begira zeudenai eragiteko sekulako beren kaltetan egingo zuena. Agertu zan án azkenean sala guztiz eder bat, apaindua urrezko ispilluz ta beste milla eder- garriz; eta sala onetan agertu ziran guztiz ederrak ziruditen zenbait nes- katxa, balíoitza erregiñarik ondoena jantzia ("jancia") baño agitz apaindua- goa. Guziak dantzatzen ziran ezurrik etzutenak bezela. Eta infernuko deabru gaiztoak ziran neskatxa itxuran an zebiltzanak eta eren buruai ta soñeko gu- ziai nai zutena eragiten zienak. Noizean bein iristen ziran inguruko arrastora eta luzatzen zioen eskua bein batari ta bein besteari, erakin dantzan erabilli

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz