BCCCAP00000000000000000000310
TROZOS ESCOGIDOS Vamos a ofrecer en esta sección varios trozos escogidos, para que el lector pueda juzgar por sí mismo la calidad literaria de las pláticas. Los cri- terios ortográficos son los expuestos en la introducción a la sección VOCA- BULARIO. Todos los trozos están entresacados de las pláticas del segundo autor. a ) Suaren egitekoa ( 67 ) «Quehacer del fuego». «Bada gaur, bigar ta beti zuk esanagatik maite dezula ta amatzen de- zula zere Jaungoikoa beste guzia baño geiago, ustela dá arganako zure amo- rioa, baldin egiten ezpadezu obrakin itzakin ziñiona: Si operari renuit. amor non est (hom. in Ecech.); amorio ona alabaña dá, santu berak dionez, suaren gisakoa eta suak ez daki geldirik egoten. Suaren egiteko guzia dá beti beti berotzen, erretzen ta argi egiten aritzea. Sua zabaltzen ta luzatzen da al duen guzia edo alik ere geiena; bada lurpetik edo arri tartetik atera- tzeagatik, an sarturik arkitzen bada, urratzen ta botatzen ditu suak gañeko arri ta mendi guziak eta non-nai egiten du bere aterabidea. Eta au guzia egiten du geldirik ezin egonez.» b ) Minbera da aur jaioberria ( 69 s. ) «El recién nacido es delicado». «Lanez ta nekez izutzen ez dana da Jesusek gugandik eskatzen duen ainore langillea, eta gure amore au dá alde onetatik ere Jesus beraren amo- rearen erakoa; bada neketan ta eskergabeen artean arkitu zan jaio zaneko gure Jesus maitagarria. Jesusen orduko neke gogorrak adieraziak gelditzen dira len esan degunarekin, noiz, non ta nola jaio zan agertu degun denboran; bada badakizu zein ozkorra ta zein minbera dan aur jaio berria. Badakizu jaio orduko oial lserotan bildu ta seaskan luma edo koltxoi leunen gañean ezarri ta estalita ere, negarrez ta karrasiz egon oi dala aur gaxoa, gela beroan ta aizerik sartzen ez dan tokian egonagatik ere; ta badakizu, aditu dezuna- rekin, zenbat otzbide ta negargai arkitu zituen Jesusek etxola txar urratu batean jaiorik arkitu zanean gelarik, seaskarik, lumarik, koltxoirik, surik edo berogarririk bat ere gabe; bada egiaz jaio zan bazter guzietatik edo askotatik beintzat aizeak sarbidea zeukan ganadutegi batean. Baña ala ere etzan oztu ez eta epeldu ere Jesusen guganako amore aundia.9 «Adi ezazu sorginketako gauzak zekizkien batek bein egiña eta egin zuenari begira zegokan bati gertatua.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz