BCCCAP00000000000000000000307

FRANTZISKO ONDARRA 3. Hizkuntzaren inguruan Grafia eta fonetika Grafid. Beti "Cristo", ez "Christo" idazten du; ia beti tc + e, baina tz + i ageri da; beti 19. mendeko r kontsonantea. Fonetika. Maiz samar a dugu, e espero denean: "dazaten", "gastacariyac", "andiyana", "gorputzaco". Hiatoa hausten da beti edo ia beti, adibide hauek erakusten dituzten kasuen antzekoetan; "gañian", "onduan", "biyaltcen", "santuba". Hitz barruko -nd- multzoa - n ~ - ~ bihurtzen da, ezkerrean i bokala duenean: "inyarrak" 1,2, "aguinyu" 3,4 eta "aguiñyu" (sic -E-) 3,5, "yaquin- yu" 4,2. Maiz hitz barruan -baina ik. hitz bukaeran ere "zatt" 4,3 eta "batt" 4,4- fenomeno hau ikusten da3: -tt- bikoitza t bustia adierazteko, hala nola, "escattu" 1,1, "egotten" 1,1, "battan" 1,2. Hitz bukaeran au diptongoa -ab bilakaturik dugu: "Cristab" onen" 1,1,2, "Cristab batec" 3,5 -ik. ere "Cristabac" 2,3-. Morfologia eta sintaxia Morfilogia. Deklinabidean hauek ditugu: ergatibo plurala -ak da; geniti- bo plurala behin "mortalaquiña" 3, l -ik. ere "oquin" 'hauen' 2,2-; inesiboa pertsonetan battan; destinatiboa eta prolatiboa -tzat: "dutenentzat" 1,1, eta "tipitzat" 4,4; ablatibo plurala -tarik: "danzataric" 2,4, "lagun gaistuataric" 2,4. Erakusle hauek ha r t u d i t ugu : hau, huneklhonek (beh i n) , hunetanlhonetanlhontan (behin), hunen, hok, okiñ 'hauen' eta 'hauekin'; hori, ho- rrekiñ, horiyek; buva, hark, hartan, haren, hek, hekiñ 'haien', beben 'beren'. Ik. ere eurek 'ipsi'. Izenordain pertsonalak: ni, nere (bokat.); gu, gure; zu, zutaz, zzlre, zere; zubek, zuben, zeben. Sintaxis. Genitiboa objetuaren ordez gutxienetan gertatzen da. Erakusle- ekin egitura hau4sortzen da beti: "destierrua unetan" 1,1, "amoriyua arc 2,3, "Deomoniw eurec" 3,5. Ageri da bai eta ere askotan, agian gehienetan, aditz 2. Guk argitaratu ditugun testuetan ez dugu maiz aurkitu fenomeno hau. Egia esan behar baldin badugu, Fr. Juan de Bera, fraide kaputxinoarenetan bakarrik ikusi dugu. Eta honek era ez du beti erabiltzen, baizik eta bere herrian eta ingurukoetan eman zituenetan, hots, Etxalar, Oiartzun, Irun eta Hendaian, ez ordea Arizkunen eta Uztaritzen bota zituene- tan. Aipatu ditugun leku horietan emandako hitzaldiak 1831 eta 1860 urteen artean izan ziren botaak. Ik. 3 eta 4. oharrak. S. Goiko oharrean aitatu autoreak ere erabiltzen du -tt- bikoirza, baina bakarrik i bo- kala dagoenean ezkerreko aldean. 4. Egitura hau ez da oso ezaguna. Egia esan behar baldin badugu, Berako kaputxino- aren idatzietan ezik ez dugu aurkitu. Eta 2. oharrean esandakoa errepikatuz, hau ere goian izendatutako lekuetan emandako predikuetan bakarrik. Zilegi bekigu pentsatzea, beste arra- zoirik ere badago-eta, orain argitaratzen ditugun lekukoen egilea Bidasoa beheitiko herriren batean jaioa izan zela.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz