BCCCAP00000000000000000000307

Tavier Ramon de Lakoizketa J Bertiz-ek izan zituen testuak FRANTZISKO ONDARRA* O. SARRERA L akoizketaren bi testu ematen ditugu argitara beste lan bateanl. Haiek be- zala oraingo hauek ere erlijio agiriak dira, predikuak baitira, eta hauek ere Bidasoa aldeko euskaraz idatziak daude. 1 . Testuen deskribapena Lau dira oraingo testuak, lehenbiziko biek launa orrialde dituztela, sei hirugarrenak eta bost laugarrenak. Bigarrena bereiz dago, besteak batean hari zuriz josirik daudela. Orriak 2 10 mm. luze eta c. 155 zabal dira. Ikusten dugun ur marka Brun da. 2. Nor, non eta noiz Javier Ramon de Lakoizketa Bertiz-ek izan zituen, beraren idazkera baita 1. testuaren hasieran ageri diren erdal hitzek erakusten dutena: Tres p1atica.s etab. Agian Donamarian edo Erratzun izan ziren konposatuak, baina ez gara ausartzen besterik esatera. Esan genezakeen gauza bakarra da, gure ustez, predikuen egilea Lakoizketa, botanikoaren osabaren garai berekoa zela, dabilen grafia 19. mendekoa baita. * Euskaltzaindia. 1. Eskerrak eman behar dizkiegu Miguel Sánchez Ostiz eta Eduardo Gil Bera nafar idazle guztiz ezagunei, testu hauek, beste zenbait testurekin batean, gure eskuetara ekarri dituztelako.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz