BCCCAP00000000000000000000306

BAKAIKUKO EUSKAL HITZAK , ESAERAK ETAB . [3] 483 lehengusua, honako errezu au, ez dakit non ikasia, erakutsi zigun gure etxeko euskal sukaldean: Ángel de mi guarda, dulce compañía, no me desampares ni de noche ni de día. En el trance del agonía rezaré un padrenuestro y un avemaría . Guduarekin Errepublika Nafarroan desagertu zenean, giroa okerragotu egin zen. Honelakoak kantarazten zizkiguten: Impasible el ademán , guk asmo txarrik gabe imposible el alemán kantatzen genuena; si te dicen que caí, gure- tako si te dicen que Caín zena. Se prohibe hablar el “vasco” en esta oficina. BACAICOA 398 . El Jefe Estacion. V. Escudero irakurri genuen 1951 urtean Bakaikuko trenbideko itxoingelan. Bertan geundenoi esan zigunez, ez zuen hori politikagatik egiten. Gizabidez- ko gauza omen zen, berak euskaraz ez jakinik, han guztiek erdaraz, eta ez eus- karaz, hitz egitea ( Diario de Noticias, Bakaiku, 1951 ”, 2004 urteko ekainak 8 ). GURE LANA Hitzak eta beste entzun genituen bezala hartzen saiatu ginen 1951 urtetik ha- sita. Noizean behin azentua ere hartu izan dugu eta azentu marka ipini. Ez dugu erantsi h kontsonantea. Okerrak edo espero denetik kanpo ageri direnak gure arreta ezari zor zaizkie gehienetan. Hor sar daitezke ablatiboko -tik , normala -ti delarik, etab. Plazaratzen dena ez dugu egia hutsa balitz bezala ematen. Berriki egin dira Bakaikuko euskarari buruz lan mamitsuak, baina hala ere, duela 30 ur- te inguru eta lehenago ere bilduak jakingarriak direla uste dugu. Gogoan hartu jain ‘janen’ amak noizean behin erabilia eta akura ‘hura’ arrebak erabiltzen zuena. Hiatoa oso gutxitan gertatzen da, normalean ez dago. 1 . zatian “estuó” (es-tu- ó) bildu genuen, baina “urde’ói” (ur-deói) etab. 2 .ean ere oso gutxitan bildu ge- nuen: atzeatu (----), beák eta beak (--), beatzén (---), bedratziurrena (------), buru- koazal (-----), etxeko-andre (-----), oazala (----) eta txéo (---). Hori gerta ez dadin ho- nelakoak aurkitzen dira: buruba , eskub’au , marsuba , ogiya etab., zenbait salbuespen badagoela gure datuetan: eskuekin (---), marsuek (--). Baina egiaz salbuespenak, ala gure arreta ezaren fruituak? Normalean honako hau dugu: aurreako (---), gue ‘gu- re’ (-), guziek (--) –gehienetan guziyek –, esaeria (---), lenuó (--), basoá ‘basorá (--), taez (-), geo (-) –edo gio –, zeó (-), lastu’áu (--), arrijua (---), intenziyuek (----), gal- de’in (--), karga oná (---), kuidaduík (---) etab. 1951 koetan lehenbizi geo, ez gio, har- tu genuen, eta su(b)a hitzeko -b- rekin zalantzak izan genituen. Laburdurak: Ad. aditza, adb. adberbioa (aditzondo eta adizlagunak), ad- jetiboa (izenondo eta izenlagunak), aur. aurrizkia, erak. erakuslea, interj. in- terjekzioa, iz. izena, izord. izenordaina, junt. juntagailua (juntagailu eta lo- kailuak), part. partizipioa, postp. postposizioa, zenbtz. zenbatzailea. I. ZATIA HIZTEGIA A agin iz .: Agin. Ik. ortz eta matagin ago iz .: Aguá bidién eztó sasík . Ago ta girten: aizkora, kutxilu ... Ik. Azkue aide iz .: Ik. in eta izan aiek 1951 erak .: Aiek biek . Ik. Axerko ta Otxoko aino iz .: Artuek eta gariyek eta, beltz jartzen dienian ainua dekai

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz