BCCCAP00000000000000000000306

FRANTZISKO ONDARRA 482 [2] ren, hiruak Baztarrika, denak gutxi gorabehera adin batekoak. Teresaren sena- rra Bautista Antso zen, Ana Maria Etxaideren informatzailea. Hemen, 1969 urteko abenduko azken egunetatik 1975 urtea artekoak dau- de, eta 1976 - IV - 26 ko hiru esaerarekin amaitzen da: Asiék gosién , Bésten minák eta Txíki nítzan . Hauek izan ziren amaren ahotik, 79 urteko zela, jasotako azken gaiak. Gehienak 1970 ekoak dira, kontuak berriz 1972 aren ingurukoak. Etxekoen laguntasunaz gainera, beste zenbaitena ere izan genuen. Josefa Erdozia izebari, luzaro Bilbon neskame bizia, zor dizkiogu balantzokan eta itufara ; Masima Erdozia izebari ilko “ il 1 ” sarreran; Frantziska Fernandez Baztarrikari bekela eta San Agustin, larraina musti ; eta Lorentza Aiestarani be- kela . Josefa eta Masima nire amaren ahizpak ziren, eta Lorentza nire amaren anaia eta nire osaba zen Bizente Erdoziaren emaztea. Jose Antonio, Saturdi- no Erdozia edo Alkatezarraren aitari, zor zaio aideko . Erantsi nahi dugu, nire amak gehien bat eta arrebak ere zerbait lagundu- rik, erantzun izan ahal geniela 1975 ean Pedro de Yrizarren galderei, eta arre- baren bidez –ama hilik– lagundu geniola 1980 an Yrizarri, berak behin baino gehiagotan aldarrikatu duen bezala. Une egokia izan daiteke hau Erizkizundi Irukoitza- z zerbait berri emateko. Bakaikuko inkesta Polikarpo Zarrantz Irai- zotz-koak egin zuen. 1924 an izan zen hori, eta informatzailea Meltxora San- són, 57 urtekoa, izan zen (Ana Maria Etxaide, Erizkizundi Irukoitza, iker- 3 (Mapak), 51 ). Gure etxearen ondoan bizi zen eta ezagutu nuen. Meltxoraren aita trenbideak Bakaikun zuen geltokiko lehen burua izan zen, kanpotarra. EUSKAL GIROA BAKAIKUN GURE HAURTZAROAN 1925 ean jaio eta herria 1937 ko abuztuaren 25 ean utzi genuelarik, garai ho- rretakotzat jotzen ditugu hemen idazten ditugunak. Mutikoak euskaldunak gi- nen. Ama kanpotarra zuelako-edo, izan zitekeen salbuespenen bat. Txiletik 1964 an itzuli ginenean, pozez ohartu ginen guk erdalduntzat ematen genuen la- gun batek, ama kanpotarra, euskaraz bazekiela. Kalean ikasi zuela, esan zigun. Neskatoez ezin dugu gauza bera esan. Nire adineko batek niri idiota deitu, nik amari galdetu idiota zer zen, eta “ezertarako balio ez duena” zela erantzun amak. Eskolan debekaturik, elizan irakasten zenean kristau ikasbidea, euskaraz- ko eta erdarazko taldeak antolatu ziren. Egia esan, erdaraz irakasten zuten an- dereñoak Iruñean bizi ziren egotez eta familia abertzale oso ezagun batekoak ziren. Elizkizunak euskaraz egiten ziren. Kalean erdal giro handia zegoen. Sant’Ágeda, Sant’Ágeda, Sant’Ágeda andría, giltz’áundiyek artúta, zerúrako bidía dago nire buruan gordea. Beste euskal gau- zarik ez kalean, erdarazkoak asko samar. Hona hemen buruan ditugunak. 1 . Ba- kaikuko mutilek, Errepublikako toki askotan gertatzen zen bezala: ¡ Viva el amor libre! ¡Viva Rusia! etab. oihukatzen zuten Gaztelako erdaraz. 2 . Tengo un hambre que no veo, me comería un vagón, maquinista y fogonero y el jefe de la estación , esa- ten zen. 3 . Kaxetera puñetera, saca pronto la bandera . 4 . Vicente, como eres obe- diente, saca la lengua y aprieta los dientes . 5 . Antonio Ratonio pasó por aquí, ven- diendo ratones a maravedí . 6 . Domi domi sordo, Fantxiko mokordo, se quita los mo- cos con un palo gordo . 7 . Compañero, echa un cigarro, echa las piernas al aire. Si no nos quieren las mozas, ya nos meteremos fraile (Alberto Azpiroz, Meltxoraren se- mearena. Kaputxino egin zen eta luzaro Arjentinan lan egin zuen). 8 . Elizan kristau ikasbidea euskaraz irakatsi zigun Marina Lopez de Goikoetxeak, nire

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz