BCCCAP00000000000000000000306

Bakaikuko euskal hitzak, esaerak etab. F RANTZISKO O NDARRA * B akaikun, Nafarroako Burunda ibarrean -Sakanan- kokatua dagoen herri- ko euskal gaiak eskaintzen dira hemen. Ez dira izan sistematikoki bil- duak, baizik eta tarteka, familiaren etxeko sukaldean batez ere. Jatorrizko bil- keta lana zenbait agenda eta bloketan gorderik dugu: 1 . Bakaiku, 1951 ko pa- perak ; 2 . Agenda Banco de Vizcaya, 1967 ; 3 . Agenda Banco de Vizcaya, 1969 ; 4 . Block de Notas ; 5 . Block Notas Excelsa ; 6 . Agenda Lekaroz, 1964 - 1965 ikastur- tekoa. Guztia argitaratu gabe dago, salbuespen bakarra Block de Notas deituan daukaguna dela. Bertako gehiena 1965 ean BAP -n eman genuen. Lana bi zatitan dago partitua, hurrengo paragrafoetan azaltzen den bezala. Bertan, BAP 1965 ean argitaratuen ondotik bildu genituenak ematen di- tugu, eta 1969 - XII - 27 a arte jasotakoak dira, data horretan idazmakinaz ezar- tzea eta alfabetoz ipintzea bukatu genuela. Erantsi ditugu 1951 ko lehen hiru hilabeteetan hartutako zenbait kontu, eta horietan ageri diren hitz jakinga- rrienak alfabeto berean paratu ditugu. Maria Erdozia Baztarrika (Bakaiku, 1896 - XII - 18 , Iruñea, 1977 - IV - 24 ) eta Maria Kruz (MK) Ondarra Erdozia (Bakaiku, 1927 - VIII - 26 , Iruñea, 1971 - IX etik aurrera) –nire ama eta arreba– dira informatzaile nagusiak. Noizean behin izan dugu gure familiatik kanpoko laguntzailerik. Frantziska Fernandez Baztarrika- ri zor dizkiogu hiztegiko etorri “etor zien”, izotz , mesede eta zagi-zuri ; Teresa Fer- nandez Baztarrikari bela eta miru; Mari Paula Ondarrari, Joxe Mari Larratzaren andrea, gutxîn ‘gutxi in’; Iturmendiko Antonio Eskisabel Otamendiri, artzaia, aparneka, illarre-sulso eta urri-ziza; Larraun ibarreko Alli herrikoa zen Fr. Feliz Allikoari, anaia kaputxinoa (Manuel Artola Zelaia, Alli, 1878 - VIII - 14 , Iruñea, 1970 - II - 14 ), aurrekoa . Kaputxinoen Donostiako komentuan kontatzen zuen hori, 91 bat urte zituela. Frantziska, Teresa eta nire ama lehengusu propioak zi- [1] 481 * Frantzisko edo Patxi Ondarra bakaikuar euskaltzaina aurtengo uztailaren hogeita hamarrean hil zen, bera bizi zen Iruñeko Errotazar kaleko kaputxinoen komentuan egin zuen eroriaren ondorioz. Fontes -en ar- tikulu franko argitaratu ditu; orain kaleratzen dugun hau zendu aurretik helarazi zigun, argitara eman ge- nezan. Aldizkari honek pozik betetzen du haren nahia. Ez du, damurik, lana ikusteko aukerarik izanen. Goian bego.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz