BCCCAP00000000000000000000294

GONERRIN AURKITUTAKO SE1 EUSKAL TESTU (1743-1753) «esan», «guzti» eta «guzi», «sandu»eta «santu».Erlatibozko perpausa mol- datzeko, bai(t) ere erabiltzen du: «baitago» 'qui est', 1,2at. Aditzaren arloan, xedezko perpausak egiteko, -koz atzizkia erabiltzen da, oso gutxitan -ko. Adizkietan «zachaten» 'zaitzaten' eta antzekoak ikus- ten dira; eta iaiz 'haiz' ta «derazazuten»'diezazuen': abaldin ... baiaiz*, 1, 1; abarca derazazuten~, 1, 3. HIZTEGIA Testuak zer euskalkitan dauden jakiteko interesgarriak izan litezkeen zenbait hitz jartzen ditugu hemen. Ikusten ditugu aiziña eta aurrean, aniz eta asko, azendu eta ez ahaztulahantzi, deus baina ez ezer, eta mintzatu gutxiago hitz egin baino. Ez dugu ahantzi behar a i 'ojala' esan nahi duena/ zuena: «Ojala izan a i l u ~ 'Ojala izan balu', 5, 2; ez eta ere Iruñe(a): «Ezta juaten Iruñera, vaizic Iruñeco videtic», 3, 4. SINTASIA Zenbait aldiz genitiboa atzetik ipintzen da: «ofensaJangoicoarenam, 1,2. Behin aurkitu dugu honelako hau: ~sentizendubatec pobre izana», 6, 2; baina bi lerro beitiago: «berzebatec sentizendu osasunagabe izatea», 6, 2. Pasiboan instrumentala erabili du hemen: aizandu ninzan eramana espiri- tuan Aingueru bates», 4, lat. Bi aldiz aurkitu dugu: «Demonio baten egoz- ten», 5, 1; eta «Demonioaren egozten~,5, lat. GURE LANA Orrialdeek daramaten zenbakia guk ezarria da, autoreak ez duelarik ezer ipini. Ez dugu kontutan hartu «cedilla» edo antzeko eraskina. Laburpenak deslaburtu egin ditugu, guk sartutako hizkiak parentesi artean idatzirik. Latinezko pasarteetan dauden okerrak zuzendu gabe utzi ditugu, eta azpi- marratu gabe dauden latinezko sei bat pasarte azpimarratu egin ditugu. Tes- tu bakoitzaren titulua, eta gaia adierazten duten esaldiak ere azpimarratu, egileak batzutan bai eta bestetan ez duelarik egiten hori. LABURDURAK a. aditza ad. adberbioa adj.adjetiboa at. atzetik au. aurrizkia i. izena Ik. ikus in. interjektzioa io. izenordaina j. juntagailua p. posposizioa

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz